Teknologia albisteak

EITBren plataformen hedapena ez dela zuzen egiten ari salatu dute EITBko langile batzordeek

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 12:56

Berria egunkariak argitaratu duenez, EITBko langile batzordeek salatu dute EITB ere opaku eta arbitrarioan egiten ari dela bere plataformen hedapena. Ondorioetako bat, hainbat urtetako eduki artxibatua irismenetik desagertu egin dela. Era berean haur euskaldunentzako eskaintza zaildu dela adierazi dute, ETB3ren desagerpena, orain ETB1 ONek eta Makusi plataformak betetako haurrentzako espazioa, lehen baino murritzagoa delakoan irismenez.

Plataformen hedapenak marka mordoxka baten sorrera ekarri du, batzuk webgune edo biltegiak, beste batzuk streaming platafoma.

EITBko langile batzordeak dioenez, fomallki eta arauzko lehiaketak betez garatu dira plataforma horiek, baina "EITBko zuzendaritza etorkizuneko komunikabide honen eredua kanpora ateratzen ari da, enplegu publikorako sarbidean berdintasun eta gardentasun printzipioak urratuz, eta langileen ordezkaritzari eta Euskal Herriko ikus-entzunezko industriari muzin eginez".

Hedapen digitala ez dute gaizki ikusten batzordeek. "Zerbitzu publikoa eta euskara bultzatzea ardatz dituen komunikabide honetako langile gisa, begi onez ikusten dugu etengabeko hobekuntzara eta kontsumo molde berrietara egokitzeko EITB egiten ari den esfortzua. Behar-beharrezkoa da", baina aldi berean "nformazio falta" salatu dute.

Beste arazo bat da, langile batzordeen arabera, plataforma batzuen sorrerak eragindako kalte zehatz bat: "Artxibo digitala galtzea ekarri dute zenbait plataforma berrik. EITB Nahieran atariam, telebistan zein irratian ekoitzi zen guztiaren bilduma historikoa kontsulta zitekeen, adibidez. Orain, ordea, ezin da horrelakorik egin Guau plataforman". Ondorioz, "herritarren eskura jartzen den EITBren edukien artxibo historikoa urritu egin da".

Aste honetan jakinarazitako albisteari dagokionez, ETB3 desagertu dela eta ETB1 ON-ek bete duela bere tokia, hau ere ez dute ontzat ematen. ETB3ren ordez Makusi izatea haurrentzako kanal nagusia ez da neurri aski betegarria, batzordeen iritziz, zeren eta "zenbait iturriren arabera, merkatuan dauden telebista adimendunen %20 ez dira bateragarriak Makusi plataformarekin".

 

Erantzun

Sartu