Gaurtik hasita, eta apirilaren 17ra arte, sareak euskaraz bustitzeko helburuarekin dator berriz ere Bziber, bere 9. edizioan. Azkue Fundazioak gazteak eta sareak euskaraz ehuntzeko helburuarekin antolatutako TikTok sareko lehiaketa da Bziber. 14 urtetik aurrera parte hartu daiteke, baina jada 17 urte beteta dituztenentzat kategoria berria dago sariketan aurten “BZ Sarea” kategorian hurrengo edizioko eduki-sortzaileetako bat izateko kontratu profesionala lortzeko aukera izango da.
Sareetan (TikTok eta Instagram) euskarazko edukia sortzea da lehiaketaren helburu nagusia. 14 urtetik gorako eduki-sortzaileei edo horretan hasi nahi dutenei zuzenduta dago. Astero, eduki-sortzaile batek gidatuko du lehiaketa, bideo-proposamen bat eginez. Parte-hartzaileen egitekoa bideo-proposamen horiek beren estilora sortu eta sareetan partekatzea izango da, nahi beste bideo egiteko aukerarekin. Eduki-sortzaile bakoitzak bere kategoriako irabazlea aukeratuko du, eta Fnac dendan gastatzeko 100 euroko opari-txartelarekin sarituko da.
Gidari izango diren eduki-sortzaile horiek izango dira Janire Atxurra (@janiatxu), Andoni Etxezarreta (@_ibilimunduan), Luma Otaño (@luma.ov) eta Julen Unanue (@unaanuue) gidatuko dute aurtengo edizioa.
Beraien esku egongo da proposamenak egin eta irabazleak hautatzea, baina eduki sorkuntzarako hainbat aholku ere emango dituzte parte-hartzaileei bide honetan laguntzeko helburuarekin.
Edizio honetako beste nobedade garrantzitsu bat da “BZ Sarea” kategoria berria. Kategoria honetan lehiatzeko, gutxienez 17 urte izan beharko dituzte parte-hartzaileek, eta saria, Fnac dendako 100 euroez gain, hurrengo edizioko eduki-sortzaileetako bat izateko kontratu profesionala lortzeko aukera izango da. Kategoria honen bidez, euskal eduki-sortzaile berriei ikusgarritasuna eman eta haien ibilbide profesionala sustatu nahi da, sarean euskaraz sortzen jarrai dezaten.
Bziberren 9. edizioak lau astez luzatuko da, eta helburu nagusia izango da erakustea euskarak ere baduela lekua eduki digitalen sorkuntzan, eta sortzaileak funtsezkoak direla bide horretan.
Informazio gehiago eskuratzeko, jarraitu Bziber proiektuaren sare sozialak: TikTok (@Bziber) eta Instagram (@bziber_lehiaketa).
Antolatzailea: Azkue Fundazioa, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren babesarekin.
Erantzun
Sartu