Abenduan CCOOren egoitzaren aurrean ikatza utzi zuen Euskal Herrian Euskaraz taldeak, Olentzero joan balitz bezala eginez, eta sindikatua euskararen etsaitzat aurkeztuz bideoa zabaldu zuen EHEk. CCOOk erantzun du auzitara eramango dituztela, ez badute adiskidetasuneko konponbide bat adosten EHErekin. Horretarako EHEk zenbait konpromiso hartu beharko ditu, horien artean bideoa ezabatzea zabaldu izan den bitartekoetatik. Adierazpen askatasuna mugatzeko saioa deritzo mehatxuari EHEk, eta gaur esan dute prentsaurrekoan ez direla kikilduko.
Hona Olentzero CCOOren Gasteizko egoitzara joan zeneko bideoa. Goian artikulua ilustratzeko erabili dugun irudia bideokoa da hain zuzen.
CCOO euskararen etsai!
— Euskal Herrian Euskaraz (@EHEbizi) December 24, 2025
Olentzerok argi du: euskaldunon eskubideak urratzen dituzuen euskarafoboek ikatza merezi duzue.
CCOOk euskararen kontrako oldarraldiaren estrategia elikatzen du.
Ez gaituzue isilaraziko eta, Euskararen Errepublika ipar hartuta, lanean jarraituko dugu! pic.twitter.com/9Sd0KmQSUo
Gaur EHEk jakinarazi duenez, CCOOk gaztelaniazko gutuna bidali dio EHEri, bideoarekin sindikatuaren irudi, ospe eta marka-eskubideak urratu izana egotziz. Ondorioz, ez badute adiskidektasuneko konponbide bat adosten, auzitara eramango dituztela dio CCOOk, eta baldintza hauek planteatu dituzte adostasun horretarako:
Honen aurrean EHEk jakinarazi du gaur ez direla kikilduko, eta CCOOk "euskararen aurka abiatutako estrategia gelditu ezean", haien "jarrera euskarafoboa salatzen" jarraituko dutela. EHEren iritziz "onartezina da herritarron adierazpen askatasuna mugatzeko, horrelako mehatxua jaso izana. Bai Olentzerok, bai EHEk, askatasun osoa dute euskaldunon hizkuntza eskubideen kontra diharduten norbanako nahiz eragileak seinalatzeko. CCOOk proposatutako bost konpromiso horiek hartzeko modu bakarra, sindikatuak euskararen kontrako estrategia antolatua bertan behera uztea litzateke eta, benetan, euskararen biziberritzearen aldeko jarrera hartzea."
EHEk dei egiten die euskaltzaleei, era berean, "euskaldunon erasotzaileak seinalatzera eta desobeditzera."
Erantzun
Sartu