
2016ko urria historikoa izan zen Interneten ibilbide laburrean: hilabete hartan, lehenengoz, mundu mailan, web orrialde gehiago ikusi ziren mugikorretatik ordenagailuetatik baino. 2018ko apiril honetan ere albiste garrantzitsua daukagu: Googlek erabaki du webguneen bertsio mugikorra bakarrik erabiliko duela hemendik aurrera webguneak indexatzeko eta posizionatzeko. Future is mobile esaten genuen duela urte batzuk. Tira, etorkizunean gaude jada.