
Bi urtean behin egiten duen bezala, TOKIKOMek, EiTBrekin elkarlanean, TOKIKOM Jardunaldiak egingo ditu urriaren 22an, EiTBren Bilboko egoitzan. Jardunaldien gaia komunikazioaren alde mugikorra izango da, eta bi zatitan banatuta egongo dira: mugikorrak kazetaritzan; eta publizitatea ingurune digitalean.
Bart hil da Seatlen (AEB) 65 urte zituelarik Paul Gardner Allen, ordenagailu pertsonalen (PC) kontzeptuaren bultzatzaile nagusitzat hartzen dena. Microsoften sortzaile izan zen, Bill Gatesekin batera; zientzia eta teknologiaren alorretan egindako lan filantropikoarengatik ere ezaguna da.
Gizakion garunak konektatzeko ametsa aspaldikoa da eta azkenaldian hainbat esperimentu egin dituzte bide horretan. Washingtongo Unibertsitateak (AEB) egin duen azken saiakeretan, 3 pertsonaren burmuinak konektatu dituzte kanpo-sistema baten bidez eta euren arteko pentsamenduak partekatzea lortu dute. Tetris partida bat jokatzen jarri dituzte zenbait hirukote, eta lortu dute, elkar ikusi gabe, lagun batek pentsatzen zuena besteen zerebrora igarotzea. BrainNet izendatu dute sistema berri hori.
Libiatik Erdialdeko Afrikara, eta Burkina Fasotik Mozambikera, bi hamarkada baino gehiagoko urrunaldiaren ondotik, Errusiak bere itzulera handia egin du Afrikara. Eta berri hau berresteko hona hemen Evgeny Korendyasov-ek, errusiar-afrikar ikasketen zuzendariak, egin adierazpenak: “borroka izango da, Afrika dela eta”.