
Euskararen bizitasun digitala ispiluaren aurrean agiria zabaldu du Puntueus fundazioak, gaur ospatzen den Interneten Nazioarteko Egunaren harira. Euskarazko edukien eskaintza handitzeko eskatu beharrean, eskaera areagotzeko dei egin diete herritarrei eta erakundeei.
Telefonoa eskuan, Kantuz aplikazioarekin edonon kanta: horixe ahalbidetzen dizu Kantuz aplikazioak. Liburuxka bat, kantuen hitzekin ukaiteko ordez, aplikazio honek, momentuz proposatzen ditu 300 bat kantuen hitzak. Google Playn Android-erako, eta iTunes-en iPhonerako.
Udaltop jardunaldiaren 11. edizioa da aurten, eta lema honekin garatuko da aurtengoa: "Elkar ulertzetik elkarrekin lan egitera... Ados?". Lema horrekin elkarlan ereduak eta Gobernantza eredu berriak aztertuko dituzte; eta, Euskaraldiak ere, izango du bere protagonismoa Lasarte-Oriako Kultur Etxean, jardunaldiaren egoitzan.