Teknologia albisteak

Kantuz aplikazioak 300 euskal abestiren hitzak gogoraraziko dizkizu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-05-17 : 08:53

Telefonoa eskuan, Kantuz aplikazioarekin edonon kanta: horixe ahalbidetzen dizu Kantuz aplikazioak. Liburuxka bat, kantuen hitzekin ukaiteko ordez, aplikazio honek, momentuz proposatzen ditu 300 bat kantuen hitzak. Google Playn Android-erako, eta iTunes-en iPhonerako.

Zer egiten dugu euskaldunok lagun edo etxekoekin zerbait ospatu nahi dugunean? Bazkaria edo afaria antolatu. Beti! Eta zer da jatordu horien ostean egiten dugun ohikoena? Bada, musean jokatzeaz gain, ABESTU egiten dugu! Lagunartean gaudenean abeslari bihurtzen gara euskaldunok, zalantza barik!

Kantuen kontu honetarako, eskuliburuak argitaratu izan dira, baina horien banaketa zailaren ondoan, aplikazioa sortzea konponbide erraza zen denok dugunez mugikorra eskura. Horixe pentsatu zuen Patxi Bridierrek, eta berak etxean programatuz sortu du horrela aplikazioa.

Sortzaileak Gure Irratian azaldu duenez, berak bere kontura egin du etxean aplikazioa, eta, momentuz, 300 abesti jarri ditu eskuragarri. Oso aplikazio intuitiboa, erabilerraza eta argia sortu du Patxik; erabiltzaileek hala diote. Publiko txikia garenez gero, ez du aplikazioarekin dirua irabazteko asmorik; plazer duelako eta hain gustuko duen afizioa partekatzeko baizik.

Doako aplikazioa da, baina iTunes eta Google Play dendetan ikusgai egoteagatik kobratu egiten dutenez, Bridierrek eskatu du laguntza ordainketan laguntzeko.

Erantzun

Sartu