
Dakizuen bezala, atzo hil zen Prince, Minneapolisko musikari handia. Bowie hil zenean ez bezala, Youtubeko bideorik gabe gogoratu dugu, sistematikoak izan baitira Prince eta bere egile eskubideen kudeatzaileak bere klip eta musika sareko plataformetatik ezabatzen. Ale hau ere desagertua egon zen, baina azkenean baimenarekin itzuli da (Radiohead-ena barne), 'Creep' kantuaren bertsio bat.
Twitter jausi egin da. Goizeko 9.00ak eta 10.00ak artean gertatu da mundu mailako errore bat, eta harrezkero Twitter ez dabil ez mugikorreko aplikazioetan ez web bidez. Twitterren lehen urteetan ohikoa zen zerbitzua jaustea, eta ospetsua bihurtu zen orduan jartzen zuten irudia, balea handi batena. Baina azken 5 urteetan, azpiegitura eta ingeniaritzan ahalegin handiak egin ondoren, halakorik ez da gertatu. Mundu mailako huts-egite hau albiste izango da hurrengo orduetan, ikusiko duzue.