Teknologia albisteak
16

Ertzaintzak HIRUKA komunikazio-taldeko argazkilariaren jarduna oztopatu eta hura kolpatu duela salatu gura dugu

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-14 : 17:27

Goizean goizetik, Ertzaintza heldu bezain laster, Hodei Torres HIRUKA komunikazio-taldeko lankideak eta argazkilariak bere burua kazetari gisa identifikatu duen arren, agenteek bere jarduna oztopatu, bultzaka aritu eta kolpatu dute. "Haien buruarengana joan naiz, eta haren aurrean identifikatu naiz, halakoetan beti egiten dudan bezala", dio argazkilariak.

Publizitatea

11

Pertsona bat atxilotu eta beste hainbat zauritu ditu Ertzaintzak Lope de Vega kaleko eraikinen aldeko protestan

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-14 : 14:01

Dozenaka auzokide protesta egiten ari dira goizean goizetik Itzubaltzeta/Romon Lope de Vega kaleko 12 zenbakiko eraikinak babestearen alde. 08:30ak aldera, eserialdia egin dute errepidean, Azpiegiturak foru-enpresak bidalitako Redenor taldeko langileak higiezinera sartzea ekiditeko. Ertzaintza agertu denean, baina, protestaren kontra oldartu, herri-harresia desegin eta beharginen sarrera bermatu dute agenteek, 10:00ak alderako.

12

Sistema dual kohesionatzailea?

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-14 : 11:57

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila ikasleak onartu eta eskolatzeko prozedura eta irizpideak arautzen dituen dekretua aplikatzen hasiko da 2023-2024 ikasturtean. Horren arabera, diru publikoa jasotzen duten ikastetxe guztiek, Hezkuntza Sailak adierazitako irizpideen arabera, ikasle zaurgarrientzako ikaspostuak erreserbatu beharko dituzte. Ustez, neurri horren bitartez Hezkuntza Sailak haien hezkuntza politikaren ondorio den eskola-segregazioa ekidin nahi du.

11

Segregazioaren aitzakian, euskaldunok eta sare publikoa galtzaile

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-14 : 09:47

Egin dugu, bada, alaba txikiaren matrikula, datorren urtean has dezan araututako hezkuntza akademikoaren bide luzea, bi urteko gela batean. Gure ardura, bide horretan ahalik eta hoberen laguntzea; Hezkuntza Sailarena, ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza bermatzea, berdintasuna eta inklusibitatea oinarri. Gure egoera pertsonalagatik, eta Jaurlaritzak hezkuntza-sisteman iragarritako aldaketei mesfidantzaz begiratzen genielako, jakinminez jo dugu Hezkuntzaren webgunera, helbide-gertutasunagatiko baremoa ezagutzera.

11

Podcast audioa: #01.- Barreaz, Beatriz Elgezabal aktore eta klownarekin. Harpa Jotzen. EITB podkast.EITBPodkast

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-13 : 22:58

Podcast audioa: #01.- Barreaz, Beatriz Elgezabal aktore eta klownarekin. Idoia Torregarai eta Mirari Martirena. EITB podkast. Harpa jotzen Pozkastak txorakeria eta fundamentu gutziko gauzei egingo die tartea. Zer nahiago, Sexua ala...

50

Zubietako erraustegiak bi mila aldiz gainditu zuen gehienezko kutsadura muga 2020an

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-13 : 14:06

Zubietako erraustegiak bi mila aldiz gainditu zuen legeak ezarritako substantzia toxikoen kutsadura maila 2020. urtean, Ekopol taldeko kide eta EHUko irakasle Gorka Buenok egindako txostenaren arabera. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Iraunkortasun Sailburuordetzaren erregistroaren datuak aztertuta ondu du txostena. Dagoeneko Zubietako erraustegiaren irregulartasunak ikertzen ari den Fiskaltzaren esku jarri du ikerketa hori.

10

Polemika baten antzutasun jasanezinaz

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-13 : 11:09

Steve Lacy abeslariari duela hilabete batzuk gertatu zitzaiona garaiaren sintoma da: sekulako arrakasta lortu du TikToken bere kanta batek edo, bueno, kanta baten zatiak, plataforma horretan bideo laburrak baitira nagusi. Saldu zituen sarrera guztiak iazko urte amaierako biran, baina kontzertu bateanbere hit nagusia kantatzen ari zela, publikoa poltsikoan sartuta -izan ere, letra hitzez hitz kantatzen ari ziren-, fama biralaren alde lakarrak urratu zion aurpegia.

49

Generoa, identitatea eta estereotipoak zientziaren eta teknologiaren komunikazioan

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-11 : 14:05

Juan Ignacio PĂ©rez Iglesias Hazten doazen heinean, haurrek gero eta hobeto ulertzen dute bizi diren gizarte ingurunea, eta, aldi berean, beren nortasunaren zentzua garatzen dute, batez ere, haiek batzen eta besteetatik bereizten dituzten ezaugarriei dagokionez. Talde bateko kide izateak asko baldintzatzen ditu gizarte errealitatearen ulermena eta nortasunaren garapena.

12

110 emakume, 110 ikertzaile, 110 lan interesgarri. Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-11 : 13:35

Otsailak 11 da gaur, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna. Hizkuntzalariak, itzultzaileak, kimikariak, astrofisikariak, psikologoak, ikus-entzunezkoetan adituak, biologoak, geologoak, soziologoak, antropologoak... esparru ugaritako euskal emakume ikertzaileen lanen berri izan dugu atarian.

12

Euskal Herriko emakume zientzialari batzuei aurpegia jarri diegu

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-10 : 22:46

Kimika Edurne Gonzalez Gandara Zarautz, 1985 Kimikan lizentziaduna eta Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoan doktorea (EHU). Surrey (Erresuma Batua) eta Cornell (AEB) unibertsitateetan egonaldiak egin ostean, POLYMAT euskal ikerketa zentroan hasi zen ikertzaile. Horretan dihardu gaur egun ere, EHUko Kimika irakasle ondoko izateaz gain Polimeroen zientzian espezializatuta dago, zehazki, polimeroen nanopartikulak uretan nola sintetizatu eta nanoehun polimerikoen fabrikazioa ikertzen ditu.

22

Open Assistant

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-10 : 21:09

Ohiko galderak Garapenaren hasierako faseetan gaude, RLHF hizkuntza-eredu handiei aplikatzeko ezarritako ikerketatik lanean. Open Assistant LAIONek eta mundu osoko teknologia hori guztiongana heltzeko interesa duten pertsonek antolatutako proiektua da. Kodea eta ereduak Apache 2.0 lizentziapean daude lizentziatuta. Bai, CC BY 4.0 lizentziarekin. Bai, Open Assistant librea izango da erabiltzeko eta aldatzeko.

8

Soziolinguistika Albistaria. 137. zenbakia

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-10 : 17:14

Esti Amorrortu izango da Bat Soziolinguistika Aldizkariaren zuzendaria aurrerantzean Soziolinguistika, munduko hizkuntza aniztasuna eta diskurtsoaren azterketaren inguruan egin du bere ikerlari ibilbidea. Nabarmentzekoak dira Ane Ortegarekin eta Jone Gorigolzarrirekin erdaldunen eta euskal hiztun berrien inguruan azken urteetan egindako lanak.Bat Soziolinguistika Aldizkariak "Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketa 2021" hartu du gaitzat 125.

20

Euskaltzaindiak webgunea osatu du, erabiltzaileen mesedetan

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-10 : 15:29

Euskaltzaindiak 2018an aurkeztu zuen jendaurrean webgune berritua. Ordutik, urtero egin izan dira aldaketa txikiak, baina oraingo honetan harago joan da Euskararen Akademia, eginiko aldaketak esanguratsuak eta mamitsuak baitira. Hala, Akademiak webgunea osatu duela esan daiteke, betiere erabiltzaileen mesedetan.

8

Netflixeko kontuak partekatzeak jada kostu gehigarria du

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-10 : 15:01

Hego Euskal Herriko Netflixeko harpidedunek hilaren 21a baino lehen jakinarazi behar dute plataforman zein den bere kokalekua, eta aurrerantzean diru gehiago ordaindu beharko dute etxekoak ez direnek zerbitzua erabiltzeagatik: ikusle berri bakoitzak hilean 5,99 euro gehiago ordaindu beharko du. Kontuak partekatzeko ohiko erabilera amaitu nahi du modu horretan Netflixek.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››