
Euskal Herria gehien kutsatzen duen herrialdeetako bat da. Ideia hori azpimarratuz itzuli nahi izan du Gaindegiak bi urteko "hibernazio" prozesuaren ostean. Asteartean egin zuen aurkezpena Xabier Oleaga-Arondo Gaindegiako idazkari berriak, Iñaki Dorronsoro presidenterekin batera, Donostiako Tabakaleran.
Ana Galarraga: "Zientzia boterea da, eta, horregatik, feministok ere zientzian egon behar dugu" Zer izango litzateke zientzia dibulgaziorik gabe? Ulergarria egitea ere zientzia delako. Horretan aditua da Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzailea.
Ez da Zumaiako kontua bakarrik, baina gurean ere erabiltzen dira "surtan", "surtara" edo "surtarako", -t- aurreko -r- hori ez duen forma horien pareko (sutan, sutara, sutarako); baliteke "sur" hori jatorrizkotik hurbilago egotea. Ahotsak.eus egitasmoaren webgunean ikusi dugu herri askotan erabiltzen direla gurean bezala: Andoain, Ataun, Beasain, Donostia, Errenteria, Markina-Xemein, Oiartzun, Ordizia, Urnieta, Usurbil...
Kutxatilako ilaran dagoela ikusi ditu Real Madril taldeko kamisetak. Zarautzen dagoen izen ezaguneko kirol denda batean izan da. Hasieran pentsatu du nahastu egingo zela, ez zirela madrileko kamisetak izango, baina begirada apalategian finkatzean baieztatu du: bi talde euskaldunen elastikoen aldamenean daude, helduentzat zein haurrentzat aukeran. "Noiztik salduko ote dituzte Real Madrilekoak?", galdetu dio bere buruari.
Mendi suteei buruz etxean aditutakoen "oihartzunak" kaskotik atera ezinik ibili da urteetan Eneko Barberena idazlea (Arrasate, Gipuzkoa, 1983). Beti iruditu izan zaio fikziora ekartzeko moduko ideia, gaiak berez eragiten duen polemikagatik, batik bat. "Batzuentzat, mendian suteak eragitea da larrea kontrolatzeko metodo tradizional eta ia bakarra. Beste batzuentzat, metodo horrek aspaldi behar luke desagertuta".
Ez dute hemen geratu nahi. Urtarrilaren 9an, Kriminologiaren Euskal Institutuak torturari buruz egindako txostena aurkeztu zion Nafarroako Gobernuari; arratsaldean, berriz, haren emaitza nagusiak azaldu dituzte parlamentuan Laura Pego eta Jeanette Ruiz ikerlariek. 1979tik gaurdainoko garaian, Nafarroan 825 kasu identifikatu dituzte, eta, horri 1960tik 1978ra arteko garaikoak gehituz gero, 1.068 kasu bildu dituzte guztira.
Irakasle lanetan urte luzez aritu zen Maite Goñi (Ordizia, Gipuzkoa, 1967). Iazko apirilean izendatu zuten EITBko Audio eta Digitalen zuzendari. "Balorazio ona" egin du lehen hilabeteen inguruan, "kontuan izanda kargua erantzukizun handikoa dela". Azkeneko urteetan, bideak hezkuntza mundutik urrundu du, eta gero eta gehiago komunikaziora eraman -urte askoan aritu da kolaboratzen Euskadi Irratian eta ETB1en-.
2023/02/04 Gasteizko Errekaleor auzo okupatua energetikoki independientea da 2017an sare elektrikotik deskonektatu zirenetik. Orain, Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa batek Errekaleorreko biztanleen energia-aztarna neurtu du. Zuzeneko kontsumoaz harago doa neurketa-sistema hau, bizilagunen kontsumo-ohiturak ere barne hartzen dituelako.
2023-01-13·an argitaratua , 2023-02-07·an eguneratua Esku artean duzu Gaindegiak 2007 urteaz geroztik eguneratzen diharduen adierazle zerrendaren ale berria. Egitasmo honen helburua egiturakotzat jotzen diren adierazleak Euskal Herriarentzat kalkulatu eta Europako lurraldeekin alderagarri egitea izan da urte hauetan. Bistan da ez direla gure herriak ezagutu behar dituen adierazle guztiak, baina hemen bildutakoak gure herria ingurukoekin alderatzeko baliagarriak dira.
Desazkundea hautu bat da ala derrigorrez hartu beharko dugun bide bat? Ekonomia ekologikoan aditua den BC3ko Unai Pascuali galdetu diogu.
Piztu telebista saioan egiten duten antzera, zortzi familia, bikote edo lagun taldek etxean telebista nola ikusten duten jasoko dute ETB2ko Te falta un Teleberri saio berrian. Baina gaztelaniazko programaren kasuan, Teleberri albistegia izango da ikusleek etxean komentatuko dutena. Bihartik aurrera, ETB2k gauero emango du, 22:10etik 22:25era; tarte horretan Eguraldia ematen zuten lehen, baina ordutegia aurreratu dute, 19:45era.
'Sobera ditut nire izenean mintzo diren Bake, Herri eta Jainko guztiak'
Isiltasuna lanbro. "Gure aitona-amonen [...] hizkuntzaren laurdenik ere ez da ondokoetara pasatu [...] Bizimodu bat, hizkera modu bat, mila oroigarri eta ohituren berri, dena amilduko da betiko hutsaren bahean, ahal diren puskak jasotzen saiatzen ez bagara", dio Luis Villasantek Graziano Anduagaren ipuin eta bertsoekin osatutako Aitonaren uzta liburuko Sarbidea-n.