Hego Euskal Herriko Netflixeko harpidedunek hilaren 21a baino lehen jakinarazi behar dute plataforman zein den bere kokalekua, eta aurrerantzean diru gehiago ordaindu beharko dute etxekoak ez direnek zerbitzua erabiltzeagatik: ikusle berri bakoitzak hilean 5,99 euro gehiago ordaindu beharko du. Kontuak partekatzeko ohiko erabilera amaitu nahi du modu horretan Netflixek.
Netflixen erabakiaz zer diozue? berria.eus/paperekoa/1919…
@urtziurkizu Netflixek arloko enpresa askoren (Spotify, Twich, Twitter...) arazo berbera du, erabiltzaile asko bai, baina hau dirutan nola bihurtzeko arazotan. Netflixek orain arte esandakoaren aurkako neurri zorrotza hartu du errentagarritasunaren bidean
@urtziurkizu Noiz eman dute horren berri, ba? Niri Netflixek ez dit ezer esan horren inguruan
@urtziurkizu Orain dela denboratik kendu nuen Netflix... Eta orain arrazoi gehiago izango nituzke
@urtziurkizu azkenean telebistari alternatiba merkea zena telebista pribatu bilakatu nahi dute, nola aldatzen diren gauzak.
@urtziurkizu ETB1ean filmak euskaraz
@urtziurkizu Normala iruditu zait, nik ez daukat netflixik eta ez dut faltan botatzen
Hego Euskal Herriko Netflixeko harpidedunek hilaren 21a baino lehen jakinarazi behar dute plataforman zein den bere kokalekua, eta aurrerantzean diru gehiago ordaindu beharko dute etxekoak ez direnek zerbitzua erabiltzeagatik. @urtziurkizu berria.eus/paperekoa/1919…
Erantzun
Sartu