Teknologia albisteak
9

Berritasunen urtean, izen dantza

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-23 : 14:24

Euskotren ligan zortzi traineru ariko dira aurten, txapelketa sortu zutenetik lehendabiziko aldiz. Horrek aldaketa ugari eragin ditu talde askotan. Orio eta Hondarribia dira salbuespenak, iazko multzoei ia beren osotasunean eutsita. Kontrara, joan zen sasoian gorengo mailan aritutako Arraun Lagunak-ek, Donostiarrak eta Tolosaldeak berritasun askorekin abiatu dute aurtengo sasoiaurrea.

Publizitatea

16

Ainhoa Barbarin urretxuarra espetxera itzularazi dute, hirugarren gradua kenduta

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-23 : 08:01

Ainhoa Barbarin Iurrebaso urretxuarrak espetxera itzuli behar izan du, Auzitegi Nazional espainiarreko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak Fiskaltzaren helegitea aintzat hartu eta hirugarren gradua atzera bota ondoren, Etxeratek ohar batean jakinarazi duenez. Martuteneko kartzelara bueltatu da.

13

Uri Ruiz Bikandi irakasle eta idazlea zendu da

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-21 : 17:05

Uri Ruiz Bikandi (Durango, 1950) irakaslea, kulturzale eta euskaltzale porrokatua, atzo hil zen, otsailak 21. Irakaslea, hezitzailea eta idazlea izan zen, hezkuntzako hainbat arlotan aritua. Filologiako ikasketak egin zituen eta pedagogian doktorea izan zen. Hilbeila eta hileta gaur dira, asteazkenez (ikus detaileak). Omenaldi ekitaldi bat ere antolatuko da datozen egunetan.

8

Kantu bat gara

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-21 : 23:31

Edukira joan Kilometroak 2023 Orereta Ikastola Lekuonan elkarrekin ikusi eta biziko dugun "Kantu bat gara" ikuskizunean, Jon Maiaren hitzen emaria eta freskotasunak zipriztinduko du Erriola, aurten Orereta Ikastolaren eskutik datorren Kilometroak-en leloa. Kantuak eurak, ahoz aho eta tantaz tanta pasa izan dira belaunaldiz belaunaldi, euskara eta haren inguruko kulturarekin gertatu den bezala.

8

Izenak

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-21 : 16:31

Hari buruzko dokumentalaren egileari irakurri diot egunkarian harrigarria dela jendeak ez jakitea nor izan zen Elbira Zipitria. Lehen ikastolen sortzailea izan zen. Euskarazko irakaskuntzan zein metodo pedagogiko zenbaiten aplikazioan aitzindaria. Bada, bai, harrigarria euskal komunitateak ez izatea emakume haren berri. Gure memoria kolektiboak ere errazago gorde ditu gizonezkoen izenak.

7

'Egunkaria' behar genuen

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-20 : 18:31

Behar genuelako sortu genuen. Oso talde indartsua eta eraginkorra bildu zen 80ko hamarkada hasieran Argia-n. Kazetari talde gaztea eta beterano pare bat. Argia Zeruko zulotik atera genuen lehendabizi, eta euskaldunok Egunkaria behar genuela erabaki genuen ondoren. Ezker-eskuin bilatu genituen aliatuak. Garbi genuen Argia bakarrik ez zela gai erronka horri heltzeko eta Egunkaria Sortzen sustatu genuen.

21

Lope de Vega kaleko eraikinak botatzeko lanak hasi dituzte

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-20 : 15:55

Gaur goizean, 06:30ak aldera, Itzulbatzeta/Romoko Lope de Vega kaleko 12 zenbakiko eraikinak eraisten hasteko lanak abiatu dituzte. Kale osoa itxi duen Ertzaintzaren dispositibo batek babestuta hasi dituzte lanak, eta lerrook idazteko orduan nagusien etxeko eraikin txikietako bat desagertuta zegoen. Gertakizuna salatzeko premiazko bilera deitu dute 10:30ean, Santa Eugenia plazan.

15

Literatur Emailuak

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-20 : 12:18

20 urte bete dira Euskaldunon Egunkaria indarrez itxi zutenetik. Eta efemeride hura gogora ekartzeko, egunotan hainbat lan argitaratuko ditugu Literatur Emailuetan. 2003ko otsailaren 20a, betirako memorian iltzatuta geratuko den eguna delako euskal prentsa bultzatu, irakurri eta idazten aritutako guztientzat. GaurkoanItxaro Borda ren 20 urte eta gero hau koplak, Juan Luis Zabala ren Erresistentzia baten gazi-gozoak gogoeta eta Amagoia Gurrutxaga ren 14.

15

Gaur duela hogei urte itxi zuten 'Euskaldunon Egunkaria'

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-20 : 11:40

Hogei urte bete dira, eta zuloak hor jarraitzen du oraindik. Itxi zuten Euskaldunon Egunkaria, eta zauriak irekita jarraitzen du egun horietako memorian. Gaur duela hogei urte, amesgaizto batek esnatu zuen Euskal Herria: Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Guardia Zibilak gaurko egunez itxi zuten Euskaldunon Egunkaria , 2003an, euskarak eta euskaldunek zuten egunkari bakarra.

7

Akelarre identitarioa

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-20 : 10:32

Akelarre izeneko programa polemiko horri buruz ezin dut gauza handirik esan. Eta ez da medikuak iritzia ematea debekatu didalako -egingo du noizbait, baina Osakidetzan zita 2029ko urrirako eman didatenez, nik hemen segituko dut matraka ematen-; ez dut programa ikusi, hori [...]

12

Samuraitasuna

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-19 : 22:03

Barkatuko didazu apur bat konfesionala jartzen banaiz baina ez nuen halako urte amaierarik espero. Abenduaren 20an edo, nire etxea zenaren jabeak pisua saltzeko asmoa zuela esan zidan. Ekainera arte nuela handik alde egiteko. Eguberrietako oporrak deskantsatzeko baliatu nahi nituen (mentalki eta fisikoki porru eginda nengoen) eta horren ordez, antsietatea eta deprearekin elkarlanean kaxak egiten eta gauzak botatzen igaro nituen egun horiek.

10

'Egunkaria'

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-19 : 19:38

Guardia Zibila, epaile arrotzen aginduak, prezintoa gurutzean jarrita, ate itxiak, elkarretaratzeak, manifestazioa, epaileen aurreko agerraldiak, torturaren beldurra, tortura salaketak, berriro hasi beharra, Euskaldunon Egunkaria gabeko lehen goizak, Egunero-ren irteera, ezin sinetsia, zentzurik gabeko akusazioak, lan egin nahi eta ezina, frustrazioa, inpotentzia, gureak ez ziren lokal eta geletan hartutako erabakiak, goizero

37

Atzera-bueltarik gabeko injustizia

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-19 : 10:20

Gaur hogei urte. 2003ko otsailaren 19a. "Ez dut gogoratzen bezperako eguna; espero ere ez, inolaz ere ez". " Egin itxi zuten, Ardi Beltza itxi zuten... Gertatu arte inork ez zuen buruan gertatuko zenik, baina aukera hipotetikoa bazegoen egoera politiko hartan. Baina pentsatu Egunkaria itxiko zutenik? Nik ez, behintzat".

9

"Erakundeen aurkako sumindura orokortu egin da gazteen artean"

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-18 : 10:52

Elite ekonomiko-politikoek helarazitako "gazteen estereotipo berekoia" baztertu du Ane Larrinaga EHUko ikertzaileak (Mungia, Bizkaia, 1960). Politika egiteko beste bide batzuk urratzen ari direla adierazi du, eta ukatu talde homogeneo bat direla. Ikusi gehiago: Alderdiei gero eta zailago zaie hautagaien zerrendak nahi bezala osatzea Gazteak politikarekiko interesa galdu dutelako ustea zabaldu da.

7

Akelarrearen adarrak

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-17 : 22:11

Saiatu naiz, baina ez dut izkin egiteko aukerarik izan. Ezin astea itxi Akelarre aferaz zerbait esan gabe. Ezer baino lehen, gogorarazi nahi nuke testuingururik gabeko bideo tarteak, bata bestearen segidan, ez direla helduleku egokia ondorio sendoegiak ateratzeko. Hala egin nahi duenak, hobe du saioa bere horretan ikusi. Ahal dela, atal bat baino gehiago.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››