Teknologia albisteak
29

Pablo Gonzalez espetxeratu zutenetik urtebete igarota, askatasun eske

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-28 : 10:16

Amnistia Internazionalak (AI) isolamendu erregimena bertan behera uztea eta Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu du. Duela urtebete kartzelatu zuten Polonian, "Errusiako inteligentzia militarrarentzat espioitza" egitea leporatuta, Ukrainako gerraren ondorioz errefuxiatuen krisiari aurre egiten ari zenean. Gonzalez iazko otsailaren 27tik 28rako gauean atxilotu zuten Przemysl-en, Polonia-Ukraina mugan, Barne Segurtasuneko Agentziak (ABW) Errusiarako espioitza jarduerak leporatzen dizkiola eta, hamar urte arteko kartzela zigorra ezar diezaiokete.

Publizitatea

17

Steilasek salatu du bi sareak dituzten hamahiru herritan eskaintza publikoa ez dela %35era iristen

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-27 : 23:14

Aurrematrikulaziorako eskaerak aurkezteko epea ostiralean amaitu zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta, gaur, 2 urteko haurrentzako dagoen eskaintza aztertu du Steilas sindikatuak txosten batean. Haien esanetan, "eskaintza publikoa eta pribatua lehian" daude zenbait udalerritan, bi eskaintza motak dauden lekuetan itunpeko eskolek eskaintzen dituzte ikaspostu gehien, eta eskola publikoari "eginkizun subsidiarioa" uzten diote.

15

Zer (eta zenbat) eskatzen zaigun

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-27 : 14:03

Dozena bat osatzen dute, oraingoz, Lisipe saiakera-bildumako aleek. Jule Goikoetxea editoreak azaltzen duenez, Afrikako esaera zahar batek dio lehoiek hitz egiten ikasten ez duten arte, historia ehiztariek idazten jarraituko dutela. Hain zuzen ere, horixe da sail feminista honen helburua: lehoiek hitza hartzea.

20

Zer (eta zenbat) eskatzen zaigun

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-26 : 13:44

Dozena bat osatzen dute, oraingoz, Lisipe saiakera-bildumako aleek. Jule Goikoetxea editoreak azaltzen duenez, Afrikako esaera zahar batek dio lehoiek hitz egiten ikasten ez duten arte, historia ehiztariek idazten jarraituko dutela. Hain zuzen ere, horixe da sail feminista honen helburua: lehoiek hitza hartzea.

9

Pertsonekin hitz egin behar

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-25 : 23:35

Etxean gosaltzen nuen bitartean, Del Pinoren irratsaioan entzun dut kale erreportaje labur bat hirietako supermerkatuetan ugaltzen ari diren auto-ordainketa kutxei buruzkoa. Irratia itzali, kaleko arropak jantzi eta erdialdera joan naiz lagun batekin geratuta nengoelako. Handik Trintxerpera abiatu gara oinez. Donostiako erdialdera bueltatu aurretik, lagunak esan dit supermerkatu batean erosketa pare bat egin behar zituela.

9

"Apirilaren 8aren ondotik bi aldiz garraiatu nituen armak autoritateen adostasunarekin"

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-25 : 12:37

Terrorismoaren aurkako Frantziako fiskaltzaren errekisizioak eskuetan, Baionako Les Pyrenees ostatuan kafe bat hartzen ari zen atzo eguerdian Jean Noel Etxeberri Txetx (Donibane Garazi, 1964). Aste hasieran eskuratu zuen dokumentua, baina oraindik ez zuen irakurtzeko tarterik hartua. ETAren armagabetzea eta ondorengo desegitea bideratu zituen Luhusoko operazioaren protagonistetako bat izan zen Etxeberri 2016ko abenduan.

16

Iruñeko kaleetako plakak euskaraz ere izatea eskatu dute elkarretaratze batekin

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-25 : 00:49

Iruñeko Udalak azkenaldian kaleen izena adierazten duten plaketatik euskara alboratzen ari dela salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Euskararen Defentsarako Sareak deituta, Konstituzio plaza delakoan. "UPNk, aspaldi, ele bitan jarri zuen Iruñeko Paderborn parkeko plaka: espainieraz eta alemanez. Euskararik ez, jakina. Iruñeko mugimendu euskaltzaleak lortu zuen plaka hura euskaraz ere errotulatzea", gogoratu du talde honek.

12

Donibane Garazin kenduriko frantsesezko seinaleak Portugaleten agertu dira

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-25 : 00:48

Herribiltza taldeak batzarra egin zuen azaroaren 6an Donibane Garazin. Frantses hutsean zeuden edo frantsesa nagusi zuten seinaleak kendu zituzten orduan, eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduari ohartarazi zioten "seinaleetan lehentasuna eta nagusitasuna euskarari eman arte" lanean jarraituko dutela, "euskara bigarren mailako hizkuntza gisa tratatzen duten bide seinaleen taulak kentzeko".

26

"Euskara hiltzen duten" frantsesezko bide seinaleak kendu eta Bizkaia Zubian ezarri dituzte

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-24 : 18:21

"Euskal Herrian euskaraz bizi nahi dugu. Gure eguneroko aktibitate guziak euskaraz egiteko posibilitatea izan nahi dugu. Euskara, munduko gainerateko hizkuntza guziekin, gizateriaren ondare kulturala da", adierazi du HerriBiltza taldeak Ipar Euskal Herrian dauden frantsesezko bide seinale batzuk kendu eta Portugaleteko Bizkaia Zubian ezarri ondoren.

2

"Ahazten ditugu bazterrak eta hegiak"

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-24 : 15:34

Ødeiren hitz zorrotzak dira izenburukoak. Euskal Herrian zentro eta periferien arteko dinamika seinalatzen duten akuilu sarkorrak dira urruñarraren letrak. "Ahazten gaituzte ez da berria, badakigu dakitela; irudi luke Euskal Herria Bidasoan bukatzen dela", "Euskal Herriaz mintzo zaizkigu ahantzita zazpitik hiru" edota "ustezko euskaldunek ere deitu banaute gabatxo".

9

Iferra, amillena eta beste haize batzuk

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-24 : 14:18

Honek esan nostan, Arantxak, zuk haiziak eta eguraldixa eta asmau egitten dittozula...-Arantxak? Ze Arantxa?-Zure illobia uste dot dala.-Nire lobie?-Bai. Ozaeta uste dot dala.-A, bai.-Ezta zure illobia?-Bai.-Zuk haiziak eta ondo ezaguketan dittozula. Eguraldixa eta holako gauzak.-Bueno.-Hori Arantxak esaten dauen moduen, ezebez.

16

Ainhoa Barbarinen espetxeratzea salatzeko kontzentrazio jendetsua

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-23 : 23:42

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu. Egin HITZAkide

12

Agur berezia Eugenio Otsoari

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-23 : 23:34

Herria egiteagatik eta haren izaera alai eta deskribaezinagatik eskerrak eman dizkiote azken agurrean, ekitaldi hunkigarri bezain jendetsuan. Gatzagarrekin eta gertukoenekin batera -Mariatxen Aranzabal emaztea, Asun arreba...-, Debagoieneko alkate eta zinegotziak, eta hainbat alkate eta zinegotzi ohi, egon dira; eta baita, hainbat alorretako ordezkariak.

12

2022an Hekimeneko webguneek 37 milioi bisita jaso zituzten, aurreko urtean baino %3,3 gehiago

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-23 : 18:42

Aurreko urteak emandakoaz gain, aurten mahai gainean izango diren hainbat gai mahai gainean jarri ditu Behategiak. Horrenbestez, bi urteren aipamena egin dute Euskal hedabideen urtekaria 2022-2023 lanean. Gaur eguerdian egin dute lanaren aurkezpena, Leioan (Bizkaia), EHUko campusean. Behategiaren webgunean deskargatzeko moduan da jada; laster, ingelesez ere emango dituzte artikuluak webgunean.

28

MANIFESTUA: Haur eta gazte literatura libre baten alde

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-23 : 16:35

Galtzagorri elkarteak zentsuratik eta zuzentasun politikotik aske den haur eta gazte literaturaren alde egiten du eta OEPLIrekin batera (Espainiako Haur eta Gazte Liburuaren erakundea non biltzen [...]

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››