Honek esan nostan, Arantxak, zuk haiziak eta eguraldixa eta asmau egitten dittozula...-Arantxak? Ze Arantxa?-Zure illobia uste dot dala.-Nire lobie?-Bai. Ozaeta uste dot dala.-A, bai.-Ezta zure illobia?-Bai.-Zuk haiziak eta ondo ezaguketan dittozula. Eguraldixa eta holako gauzak.-Bueno.-Hori Arantxak esaten dauen moduen, ezebez.
Aramaion, itxura denez, Anboto aldetik datorren haizeari deitzen diote Amillena. @Manexagirre @ahotsak ahotsak.eus/aramaio/pasart…
Eibarren ere haize jakin bati esaten diote AMILLENA: negukoa, hego ukitu duena, baina hotza. eibarko-euskara.eus/node/9651?ikus…
@xabierazkue @ahotsak Rufinak, Etxaguen auzokoa izanik, normala haize horri hala deitzea, gertu-gertukoa da eta... Bailararen beste aldean bizi garenontzat, aldiz, Kurtzeta-Orixol tartetik datorrenarentzat da Amillena: twitter.com/Manexagirre/st… Txikia e
@xabierazkue @ahotsak "Kurtzeta-Orixol tartetik *datorrena da Amillena:" #txiorikezakatsikgabe
@xabierazkue @ahotsak Haize ezagun bezain konplexua da Amillena. Rufinarena da bertsio bat, beste bat, bailararen beste ertz batean bizi garenona. Guretzat, Kurtzeta-Orixol artetik datorrena da Amillena haizea: twitter.com/Manexagirre/st…
@Manexagirre @ahotsak Haizea eta lainoa, biak ageri dira Orotariko Euskal Hiztegiaren definizioan: euskaltzaindia.eus/index.php?opti…
@xabierazkue @ahotsak Lainoa da haizearen "txibatoa", guretzat. Adin batetik gorakoek txibatorik gabe ere sumatzen dute. Gero eta herri-meteorologia-aditu gutxiago geratzen zaizkigu, ordea...
Erantzun
Sartu