Teknologia albisteak
14

Irulegiko trolak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-16 : 21:36

Azalak kabitu ezinik nago, Irulegiko eskuak ekarri digun pozaz eta jakin-min berriez gainezka. Garai hartako idazkera eta hizkuntzetan adituak hagitz garbiak izan dira: eskuko idazkuneko hizkuntza hori ez da zeltiberiera, ez da hizkuntza indoeuropar bat: berehala egiaztatzen da hori. Ez dirudi iberiera denik. Baditu berezitasun batzuk, baskoien txanponetan aurkitutakoekin bat datozenak, besteak beste.

Publizitatea

27

Euskararen erabilera atzeraka ari da, nabarmen, udalerri euskaldunetan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-16 : 14:54

Geroz eta gehiago dira udalerri euskaldun izendatuak; hots, euskararen ezagutzan %70eko langa gainditzen dutenak. Ezagutzari huts-hutsean begiratuta, agerikoa da eremu erdaldunetan asko hedatu dela. Geroz eta biztanle gutxiago biltzen ditu, ordea, eremu euskaldunenak.

16

Hiparkoren mapa astronomikoa azaleratu da

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-16 : 12:13

Juanma Gallego Antzinako eskuizkribu bat irudi multiespektralaren bidez arakatuz, ikertzaile talde batek Hiparkorena bide den izar mapa astronomiko baten pasartea aurkitu du. Zorionekoak zenbaitetan irakasle batzuek jartzen dituzten atazak. Orain ezagutzera eman denez, une berezi horietako bat duela hamarkada bat gertatu zen: 2012an Cambridgeko Unibertsitateko Peter Williams Bibliaren ikertzaileak ikasleei udan eskuizkribu bat arakatzeko eskatu zien: Codex Climaci Rescriptus izeneko testu erlijiosoa zen.

7

"Gertakari epiko hau euskaldunon oroimen kolektibora gehitu nahi dugu"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-16 : 08:36

Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak programak sustatutako Batera deialdiaren aurtengo edizioa irabazi zuten proiektuetako bat da Gasteiz 1200, defentsa amaigabea. Fernando Sanchez Aranaz historialari eta gidoilariaren, Nabarralde Fundazioaren eta Martin Ttipia Kultur Elkartearen laguntzarekin, Aritz Ibarra Agirrezabal ilustratzaileak (Gasteiz, 1992) buru-belarri marrazten eman ditu azken hilabeteak.

15

IkusIkas 16 Gazteak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-15 : 21:24
11

Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Bordelen

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-15 : 14:40

Musika, dantza, bertsoak, rapa... eta oihu bat; behin eta berriz errepikatua: "Azterketak euskaraz!". Seaskako ikasle, irakasle eta gurasoek protesta egin dute Bordelen (Okzitania), brebetako eta baxoko azterketak beren hizkuntzan egiteko eskubidea aldarrikatzeko. Errektoretzaren bulegoetatik abiatu, eta giza eskubideen plazaraino joan dira, harrabots handia eginez.

33

Zazpi preso gehiago Euskal Herriratuko dituztela jakinarazi du Espetxe Zuzendaritzak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-14 : 21:29

Zazpi euskal preso gehiago laster izango dira Euskal Herriko espetxeetan, espainiar Gobernuaren Espetxe Zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi duenez. Gehienek hogei urte inguru daramatzate kartzelan eta baten bat baldintzapeko askatasuna lortzeko epea gainditzetik gertu dago. Horietariko sei EAEko espetxeetara ekarriko dituzte, eta orain Lakuako Gobernuak argitu beharko du Martutenen, Basaurin edo Zaballan sartzen dituen.

13

"Ematen du hizkuntza asko aldatu dela, eta ematen du ez dela batere aldatu"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-14 : 20:51

"Sorpresa ikaragarria hartu dugu, oso ona. Testu oso garrantzitsua da, eta zeresan handia emango du". Joakin Gorrotxategi hizkuntzalariak (Eibar, Gipuzkoa, 1953) urduri igaro ditu Irulegiko eskua aurkeztu aurreko egunak. Filologia Klasikoko doktorea da, eta Indoeuropar Hizkuntzalaritzako katedraduna EHUn. "Bihotzondokoa" izan zuen piezaren berri jakin zuenean, eta sorioneku lehen hitza horren garbi ulertzeak bezainbesteko zirrara eragiten dio ondorengo guztiak oraindik "ilun" ikusteak.

7

Euskaraz idatzitako orain arteko testu zaharrena aurkitu dute Nafarroan, Irulegiko aztarnategian

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-14 : 15:40

Bi mila urte baino gehiago ditu 14 zentimetroko esku itxurako brontzezko piezak. Aranzadi induskatzen ari den Irulegiko baskoien herrixkako aztarnategian agertu da, Nafarroako Aranguren bailaran, eta alde batean lau lerro eta 40 zeinu dituen inskripzioa dauka. Testua iberiar idazkeraren aldaera batean dago idatzia, garai hartako baskoiek Antzinaroko euskarara moldatuta; lehen hitzan sorioneku edo "zorioneko" irakur daiteke, behin transkripzioa eginda.

21

Irulegiko eskua

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-14 : 15:08

Wikipedia, Entziklopedia askea Irulegiko eskua Irulegiko gazteluaren ondoan aurkitutako aztarna arkeologikoa da, bertan dagoen Burdin Aroko garaiko herrixkan. Aitzineuskarazko edo baskoierazko hitzak ditu, lehenengo hitza Sorioneku baita, iberierazko alfabeto eraldatu batekin. Ez-ohikoa da, ez delako aurkitu beste eskurik grabatuta inon ere. Testu apotropaiko bat dela uste da, zorte ona emateko erabilia, etxe baten sarreran jarrita.

10

Irulegiko gaztelua

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-14 : 14:56

Wikipedia, Entziklopedia askea Irulegi gaztelua Lakidainen zegoen Erdi Aroko gaztelua izan zen, izen bereko mendiaren gailurrean zegoena. 1374an Gonzalo Ruiz de Eransus alkaidea bertan bizi zen. 1494an Katalina I.a Nafarroakoak gaztelua eraistea agindu zuen beaumondarren beldur. Irulegiko gazteluaren ondoan dagoen Irulegiko herrixka, Brontze Aroan baskoiek okupatua eta Sertorioren gerraren garaian erre eta hustu zena.

16

Irulegiren eskua

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-14 : 14:45

Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologia talde batek Irulegi mendian, Aranguren bailaran (Nafarroa), dagoen Burdin Aroko herrixka bat induskatzen ari da 2017tik. Ikerketa horiek Aranguren Ibarreko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzari esker egin dira. Aurkezpenean parte hartu dute: Maria Chivite, Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Manolo Romero, Aranguren Ibarreko Alkateak eta Mattin Aiestaran, indusketaren Zuzendariak.

13

Baskoien hizkuntzan idatzitako testu zaharrena aurkitu dute, duela 2.100 urtekoa

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-14 : 13:54

Gizartea Irulegiko eskua I. R. | EITB MEDIA Iberiarren sistema grafikoa moldatuta, bost hitz idatzita dituen esku formako brontzezko xafla bat aurkitu zuten iaz Aranzadiko arkeologoek Irulegin, Burdin Aroko herrixkaren aztarnategian (Nafarroa). Hala, baskoiak alfabetatuta zeudela eta idazketa lantzen zutela ondorioztatu dute adituek.

93

Hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu dute Nafarroan, K.a. I. mendekoa: 'sorioneku'

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-14 : 13:51

Antzinako euskarari buruzko aurkikuntza garrantzitsu baten berri eman du gaur Aranzadi zientzia elkarteak. Arangurengo Irulegi mendia aztertzen ari zirela (Nafarroa), esku baten itxurako pieza berezi bat topatu zuten, Kristo aurreko I. mendekoa. Ahurrean idatzirik dauka hizkuntza baskonikoan orain arte agertu den testurik zaharrena eta luzeena.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››