Teknologia albisteak
42

Zubietan dioxinak eta beste pozoiak isurtzen dira, ToxicoWatchek eta GHKren informeek erakutsi dutenez

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-21 : 15:38

Zubietako erraustegia inguruak kutsatzen ari dela frogatu dute. (Argazkia: Gorka Rubio / Foku) Bi iturri ezberdinetatik iritsi da Errausketaren Aurkako Mugimendua (EAM) konstatazio honetara: Zubietako erraustegia inguruak dioxina, PFAS, metal astun eta abarrez kutsatzen ari da eta kutsatze horren arrastoak jada hauteman daitezke erraustegi inguruetan analizatzeko hartutako arrautza, lur, ur, lohi eta goroldioetan.

Publizitatea

10

Irulegiko eskua erabiltzeko manuala

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-21 : 14:35

A ze astea lagunok. Frenesi hutsa. Zenbat pasio, zenbat ilusio, zenbat sukar. Egia izango da azkenean ez dakit nork esan zuen -eta mundu guztiak Lenini egozten dion- zera hura: batzuetan hamarkadak pasatzen direla ezer gertatu gabe, eta derrepente egun batzuetan hamarkada osoak gertatzen direla. Gu beti bat gehiago: euskaldunen kasuan, mendeak gertatu zaizkigu azken egunetan.

23

"Euskaraldia ez da epikoa, oso praktikoa da"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-21 : 01:52

Euskaraldi betean harrapatu dugu, eta 2023an Topaguneak eginen duen kongresua prestatzen ere bai, lan eta lan, baina ilusionatuta. 2022a euskararen urtea izateko nahia aipatzen zuten iazko abenduan Alizia Iribarren AEKko koordinatzaileak eta Kike Amonarrizek sinatu zuten iritzi artikulu batean. "Pandemiatik gentozen. Mugimendu sozialak ahulduta zeuden, harreman sareak etenda.

11

Estres linguistikoa

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-20 : 23:49

Nola liteke euskaraz egitea erosoa izatea batzuetan eta deserosoa besteetan? Zergatik egiten dugu euskaraz batzuetan eta erdaratara jo besteetan? Zenbatetan pentsatu dugu konpromiso falta dela, utzikeria edo alferkeria dela? Epaitu egiten dugu geure burua, eta epaitu besteak; kulpaz ari gara askotan.

19

Gari Garaialde :ahobizi: (@GariGaraialde@mastodon.jalgi.eus)

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-20 : 17:26

Publiko-pribatu dikotomian, instituzioek goitik-behera kudeatutako zerbait baina askoz gehiago izan daiteke publikoa. Agian, espazio soziokulturaletarako balio duen ereduak ez du, bere horretan, hezkuntzarako balio, edo agian hezkuntzarako balio duena ez da egokia osasungintzarako.

18

'Sorionaren' osteko lokatzetan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-20 : 12:15

Irulegiko Eskuko idazkunean, 'sorion' hitza bat dator Blanca Urgell eta Borja Ariztimuño hizkuntzalariek orain arte ezagutu dituzten erreferentziekin, baina ez dute modurik horren ondoko 'ku' hori denborarekin 'ko' bihurtu dela azaltzeko. Eta, lehen hitzaren amaieran, problemak hasi besterik ez dira egin.

13

Lotsaren munduko kopa

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-20 : 11:48

Jaun-andreok, Qatarrek antolatuko du 2022ko Munduko Kopa". Joseph Blatterrek esan zituen hitz horiek, 2010eko abenduaren 2an. FIFAko orduko presidentearen adierazpenek harrabotsa sortu zuten, baina ez emirerriko futbol tradizio eskasarengatik. Kritikek zerikusia izan zuten lehiaketa jokatzeko garaiarekin -azarotik abendura bitartean egingo da- eta jokalariengan beroak izango duen eraginarekin.

9

Irulegiko Eskuaren poz-tristurak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-20 : 01:26

Pozez gainezka egoteko arrazoia izan genezake euskaldunok egunotan, oso bereziki gure lana eta gogoa euskararen historia ikertzera bideraturik daukagunok. Arrazoi hori, alabaina, lehenengo ixtantetik zapuztu digute. Sinesgaitza da beste behin ere, aurreko akats larrietatik ezertxo ere ikasi ez bagenu bezala, eztabaida antzu eta gaiztoen putzuan sartu izana.

16

Euskaltzaindiak 'Euskararen Gogoetagunea' aurkeztu du, euskararen etorkizun-ikuspegia landu eta arnas luzeko estrategiak eta adostasunak marrazteko asmoz

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-19 : 22:59

Euskaraldiaren hirugarren aldia abiatu da gaur, eta, egun seinalatuarekin batera, Euskaltzaindiak Euskararen Gogoetagunea aurkeztu du jendaurrean. Jagon sailaren barruan kokatzen da egitasmoa, eta proiektu berriaren gogo-nahiak ondo azaldu ditu Jon Sarasua irakasle, ikertzaile eta Gogoetagunea-ren koordinatzaileak: "XXI. mendeak galdegai berriak ekarri dizkio euskararen bideari, eta une honetan norabide-krisi baten zantzuak bizi ditu.

11

Txikipedia:Irulegiko eskua

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-19 : 01:27

Wikipedia, Entziklopedia askea Irulegiko eskua brontzezko objektu arkeologiko bat da. Esku baten forma du eta 2.000 urte baino gehiago ditu. Nafarroako gune arkeologiko batean aurkitu zen 2021. urtean, Irulegi mendian, arkeologoak ikertzen ari ziren Burdin Aroko herrixka batean.

6

[Elkarrizketa] "Ikusarazi nahi dut migranteek izen-abizenak dituztela"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-18 : 20:16

Irundik pasatako emakume migranteen argazki sorta ikusgai dago CBAn, '...eta bidean Irun. Begirada bat emakumezko migranteei'. Garaialde horri eta sareko jardunari buruz aritu da. Fotokazetaria bazara, baita Irungo Harrera Sareko kide ere. Zer izan zen lehenago, sarera hurbiltzea ala kamera? Kamera. Argazkilari bezala gerturatu nintzen, kuriositatez, hemen [San Juan plazan] agertzen hasi zirenean.

15

'Irulegiko eskuaren' zaplaztekoa

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-18 : 18:00

S orioneku eguna 2022ko azaroaren 14a. Soritxarreku eguna 2008ko azaroaren 19a, aditu batzorde batek faltsuak zirela dekretatu zuena. Hamalau urteko tartea. Sorioneku eguna 2006ko ekainaren 15a: "Eta gure helburu nagusia zen gaur, hain zuzen, komunitate zientifiko horri ziurtatzea egia dela, ez dela iruzurra, latinezko alfabetoan idatzitako kondairak agertu direla [Iruña-Veleian], zeramikazko material gainean nagusiki, nahiz eta beira eta hezurrak ere badauden, antzinako euska-razko kondairekin" (Radio Euskadiko grabazioaren itzulpena).

13

Eskuak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-16 : 23:55

Hara nola gauden pozaren beharrean, geure izatea esplikatzeko beharrean, geure burua justifikatzeko beharrean, ezen historikoki izan garela erakusten duen esku batek txoratzen jarri baikaitu. Aurkikuntza zinez garrantzitsua egin du Aranzadik Irulegin, egia da hori. Begira dezagun hura aurkezteko parafernaliara, ordea: gaztelania nagusi. Hori gutxi balitz bezala, Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakariaren diskurtsoan apenas egin zaion erreferentziarik euskarari.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››