Zazpi euskal preso gehiago laster izango dira Euskal Herriko espetxeetan, espainiar Gobernuaren Espetxe Zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi duenez. Gehienek hogei urte inguru daramatzate kartzelan eta baten bat baldintzapeko askatasuna lortzeko epea gainditzetik gertu dago. Horietariko sei EAEko espetxeetara ekarriko dituzte, eta orain Lakuako Gobernuak argitu beharko du Martutenen, Basaurin edo Zaballan sartzen dituen.
Zazpi preso gehiago Euskal Herriratuko dituztela jakinarazi du Espetxe Zuzendaritzak naiz.eus/es/info/notici… pic.twitter.com/JYI23421ak
Erantzun
Sartu