Teknologia albisteak

Publizitatea

9

Arizmendi ikastolak Lapurdiko Ametza ikastolaren aldeko elkartasun festa antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-23 : 13:04

Hiriburuko Ametza ikastolan berogailu eta ur berorik gabe daude astelehenetik. Gas hornidura kontratua berritzerakoan urteko 6.000 euroko faktura 40.000ra garestitu diete, eta kopuru hori ezin ordainduko dutela ikusita, kontratua etetea beste irtenbiderik ez dute ikusi oraingoz. Egoera ikusita, Arizmendi ikastolak elkartasun festa iragarri du eguenerako eta egubakoitzerako.

16

Ahotsa euskarari

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-23 : 11:18

Eguerdiko 12:00ak. Gaur eta oraintxe bertan hasten da Euskadi Irratia, Eusko Jaurlaritzak sortu duen irrati berria". Azaroak 23 zituen, 1982a zen urtea, Julian Belokirena ahotsa, eta Agur jaunak doinua. Irrati bat, eta mugarri bat: ahotsa eta doinua euskarari emanak, etenik gabeko uhinetan. Joxe Mari Otermin zuzendaria, Donostiako bere bulegoan (1982).

9

40 urte legearen eta borondatearen artean

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-23 : 09:47

Berrogei urte bete dira 1982ko azaroaren 24an Carlos Garaikoetxea lehendakariak 10/1982 legea sinatu zuenetik, Euskararen Erabilera Arauzkotzezko Legea izenarekin. Gerora, ofizialki beste modu batera berrizendatu zuten, baina deitura ofiziala laburtuz Euskararen Legea izenarekin erabiltzen da herritarren artean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan mugarria izan zen lege hura.

21

Beste garai bateko ipuinak, eta garai honetakoak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-23 : 09:28

Juan Ignacio Pérez Iglesias Litekeena da ipuin herrikoi ezagunenetako batzuek historiaurrean izatea erroa. Ondorio hori ateratzeko, metodo estatistikoak eta konputazionalak baliatu dituzte; biologian, adibidez, espezie batzuen historia ebolutiboa eta aurreko beste espezie batzuen jatorria berregiteko erabiltzen dira. Azterketa biologikoak espezieen sekuentzia genetikoen -edo leinuen- alderaketan oinarritzen dira; horrela, haien historia marrazten da.

10

Eredu berri bat eskatu dugu Euskal Hezkuntza Sistema propiorako bidean

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-22 : 20:15

2022ko martxoaren 31n baloratu genuen EAJ, EHBildu, PSE eta Elkarrekin Podemos alderdiek adostutako EUSKAL HEZKUNTZAREN ERALDAKETARAKO OINARRIEN AKORDIOAren zirriborroa. Balorazio hartan, sinatu berri zuten akordioan jasotzen ziren puntu eta ideia batzuk begi onez ikusi genituen.

5

"Lidergo jasangarria posible dela ikasi nuen"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-22 : 19:01

Zabalik dago Gazte Ekoliderrak prestakuntza ibilbidean parte hartzeko deialdia. Kutxa fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dute programa, EHUko Udako Ikastaroak fundazioaren laguntzarekin. Gazteak iraunkortasunean eta lidergoan trebatzea du helburu. Guztira, 18 eta 30 urte bitarteko 30 gaztek izango dute programa horretan parte hartzeko aukera.

12

60 ikertzailek parte hartu dute dagoeneko #txiotesia6 lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-22 : 16:56

Gaur da #txiotesia6lehiaketa eta hona hemen 15:30ak bitartean jaso dugunaren inguruko zenbait zertzelada: Denetariko jakintza esparruak ezagutzen ari gara: biologia, komunikazioa, kimika, osasuna, ingeniaritza, hizkuntzalaritza, hezkuntza, zuzenbidea, literatura, ... 21:00ak arte egongo da parte hartzeko aukera. Animatu zaitez! Lehiaketa jarraitzeko aukera duzu modu honetan:

9

Hitzek behar dute ekintza

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-22 : 16:15

Ez da nobedade esatea euskararen transmisioan eta belaunaldi berrien euskalduntzean ikastetxeek aparteko garrantzia hartu dutela, gero eta etxe gutxiagotan baita euskara lehen hizkuntza. Datuek hori erakusten dute: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 30 urtetik beherako hamar gaztetik bederatzik euskara ulertzen dute, eta ia zortzi hitz egiteko gai dira.

11

Azpeitian izango da 2023ko Bertso Eguna

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-22 : 16:11

Bertsolari Txapelketa Nagusiak oraindik badu urratzeko bidea, baina urte hasierako ohiko hitzordua prestatzeari ekin dio Bertsozale Elkarteak: 2023ak ere izango du Bertso Eguna, eta urtarrilaren 28an egingo da. 2018tik ibiltaria da Bertso Eguna, urtero aldatzen da lekuz, eta 2023koa Azpeitian egingo da. Azpeitiko Udala ren eta herriko hainbat elkarteren laguntza izango du.

12

Ahots bi, baina ez bi ahotsetara, prostituzioaz

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-22 : 12:10

Jendea erruz joan zen asteazkenean Tolosara (Gipuzkoa), Tolosako Asanblada Feministak prostituzioaz jarduteko antolatu zuen hitzaldira. Feminismoan ezagunak dira gaiaren inguruko bi korronte nagusiak, eta biek izan zuten ordezkaritza: Amelia Tiganusek abolizioaren aldeko jarrera defendatu zuen, eta Aurora Iturriozek prostituzioan ari diren andreen egoera arautzearen aldeko argudioak eman zituen.

17

Negu Gorriak taldekoak Hebe de Bonafinirenekin Argentinan egon zirenekoa

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-22 : 00:42

Atzo heldu zen albistea: Hebe de Bonafini hil zen, 93 urte zituela. Argentinako Gobernuak hiru eguneko "dolu nazionala" deklaratu zuen, Maiatzeko Plazako Amen Elkarteko buru historiko eta giza eskubideen aldeko ekintzailearen omenez. 1977. urtetik, Buenos Airesko plaza horretan bildu dira diktadurak desagerrarazitakoen amak eta amonak, senideen berri eman dezaten eskatzeko.

15

Bigarren gradura itzuli eta espetxera bueltatu da Joseba Arregi preso oñatiarra

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-21 : 23:15

Hirugarren graduaren aurka fiskaltzak jarritako helegitea onartu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Elkarretaratzea egingo dute Oñatin, bihar, martitzena, 18:30ean. Etxerako bidean oztoporik ez! Joseba etxera lelopean kontzentrazioa egingo dute bihar, azaroaren 22a, Oñatiko plazan, 18:30ean. Modu horretan, Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia salatu nahi dute.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››