(Udalerri euskaldunen adierazpen bateratua 2022ko Euskararen Egunerako). Berriki ezagutu ditugu udalerri euskaldunen bilakaera soziolinguistikoaren datu gehiago. Euskararen ezagutzak gora egin duenez, gero eta gehiago dira udalerri euskaldunak, eta euskararen lurgunea ere sendotzen ari da. UEMAra gehitu diren azken udalak kontuan hartuta, berriz, 300.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dugu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko herriek.
'Arnasa eta bidea zabaltzen' uema.eus/2022/12/02/arn… Udalerri euskaldunen adierazpen bateratua aurtengo Euskararen Egunerako #EuskararenEguna #euskarazgara pic.twitter.com/0dHmgd0MLh
Erantzun
Sartu