
Hezkuntzaren inguruan eztabaidatzeko beharra beti izango badugu ere, EAEn oraintxe dugu parada ezinhobea, datozen urteetan hezkuntza arautuko duen legea onartzeko bezperan baikaude. Horrek zera esan nahi du, beharrezkoa dugula eztabaida, ideien trukaketa, baita talka neurtu bat ere, zergatik ez. Tamalez, iruditzen zait zenbaitzuk mugak gainditzen hasiak direla, iritzitik gezurrera erraz jauzi eginez.
1990ko abenduaren 6an, Euskaldunon Egunkariaren lehen zenbakia argitaratu zuten. Euskara hutseko egunkari nazional bakarra zen, 2003an Olmo epaileak itxiera agindu zuen arte. Milaka euskaltzalek dirua jarrita akzioak eskuratuz bildu zuten proiektua abiatzeko dirua. Eusko Jaurlaritza aldi berean euskarazko beste egunkari "publiko" bat sortzen saiatu zen, Egunkaria-ren proiektua ahuldu asmoz.Handik hamahiru urtera Espainiako Guardia Zibilak bidegabeki itxi zuen.
Bost astetan hitanoz hitz egiten ikasteko balio duen Appa Hi! aplikazioa sortu du Badihardugu euskara elkarteak, CodeSyntax-ekin elkarlanean eta Gipuzkoako Aldundiaren babesarekin. Aurkeztu berri duten bertsioa euskara batukoa da, aurretik Oñatiko hitanoa ikasteko aplikazioa egin baitzuten. Honek arrakasta izan zuela ikusirik, bertsio berria egitea erabaki zuten.
Batzuei buruhauste zaizkie "nor da euskalduna?" edo "zer da euskalduna izatea?" galderak, "nor da frantsesa?" edo "zer da espainola izatea?" ez bezala. Euskalduna izatea (artikulu honetan ez gara sartuko euskalduna/ euskal herritarra ñabarduretan) zer den definitzen ahalegintzerakoan, beti dator norbait "baina" batekin. "Baina badira euskaldunak eta espainolak direnak, edo euskaldunak eta frantsesak"...
Mikel Larunbe: 'zigor profesionala jaso dut langile eskubideak defendatzeagatik'. Galdakaoko pelotariak uste du azken urtean tratu eskasa jaso duela Baikoren aldetik, baina lehendik datorren kontua da.
Jose Barrionuevo Espainiako Barne ministro ohiak El País egunkariak egindako elkarrizketan aitortu zuen gerra zikina antolatu zuela. Orain, berriz, Juan Alberto Belloch Espainiako Justizia eta Barne ministro ohia mintzatu da GAL hizpide hartuta, El Español hedabideak egindako elkarrizketan. Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko jeneral izendatzeko erabakia bultzatu zuen Bellochek, hark egindako torturen jakitun izan arren.
Bere burua harritu du Idurre Eskisabelek (Beasain, Gipuzkoa, 1970) Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi karguari baiezkoa ematean, aitortzen baitu ez zaiola hainbeste kostatu erabakia hartzea, duen "tamainarako". Munduari eta gertatzen diren gauza guztiei begiratzeko eta horietan eragiteko leku egokia da euskalgintza Eskisabelentzat. Gaur hartuko du ofizialki kargua, Durangon (Bizkaia).
Julen Gabiriak euskaratu eta Astiberrik berri duen Art Spiegelmanen 'Maus' komikia. 1991an kaleratu zen komiki hau, "eleberri grafikoa" izena merezi izan zuen lehen lanetako bat, genero apurtzailea alde horrertatik. Nazismoaren eta holokaustoaren historia bat da, baina pertsonaien identifikazioa oso agerikoa da: Juduak saguak dira ("maus" alemanieraz), alemaniarrak katuak, poloniarrak txerriak, frantziarrak igelak, britainiarrrak arrainak, estatubatuarrak txakurrak eta abar.
Pasa dira jada egun batzuk hemen azken lerroak argitaratu nituenetik. Tarte honetan Isaac Rosa entzutera joan nintzen azaroaren 21ean. Literaktum jaialdian egon zen Kutxak Tabakaleran duen guneetako batean. Sarean entzungai duzue Karmele Jaiorekin izandako solasaldia. Gero birus erasokor baten bisita izan nuen eta egun batzuk egon naiz k.o.
Urak nahasi dira Osakidetzan. Donostiako ESIko 30 bat zerbitzuburuk gutun bat zabaldu dute Osakidetzaren "politika suizida" salatzeko. Osakidetzako "zuzendaritza orokorreko buruak berehala kargugabetzeko" eskatu diote Gotzone Sagardui Osasun sailburuari, eta ESIko zuzendaritzako kideak berriz euren postuetara itzultzeko. Donostia Ospitaleko gestio krisia salatu dute, eta, horrek "zentzugabeko erabakietan eta zigorrekin" jo duela goia adierazi dute.
Lan egutegi propioa aldarrikatuz, ELAren egoitza nagusiak bihar zabalik egongo dira.
Errealitate areagotuko betaurrekoak, mundu digitalean mugitzeko eskularruak eta laztan birtualak azalean sentitzeko neoprenoa. "Oraindik ez daude garatuta", azaldu du Katixa Agirre idazleak (Gasteiz, 1981), "baina guztiak existitzen dira; ez dut ezer asmatu". Ezinbesteko elementuak izan ditu denak Berriz zentauro (Elkar) nobelan sortu duen mundua eraikitzeko.
Azken orduak ditu Paul Bilbaok (Algorta, Bizkaia, 1971) Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi gisa. Ia hamahiru urte egin ditu postuan, baina 21 urte daramatza "etxe handian", 2001ean hasi baitzen Hizkuntza Eskubideen Behatokian. Etzi emango dio lekukoa Idurre Eskisabeli, eta lehen eguneko grinaz mintzatu da utziko dizkion erronkez.
Euskal Herriko zenbait ikaslek hezkuntzan euskararekin izan duten esperientzia jaso du Ikama ikasle antolakundeak bideo batean. Tuterako, Ultzurrungo, Arrotxapeako, Santurtziko eta Beskoitzeko ikasle banak bizipen desberdinak partekatzen dituzte erreportajean. Tutera Nafarroako eskualde ez-euskalduna da. Oliviarentzat hori izan zen txikitatik euskara ikasteko oztoporik handiena eta gaur egun Iruñeko AEK-ko euskaltegi batean ari da ikasten.