Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean izan da gaur Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, Osakidetzan abian jarri duten Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren nondik norakoak azaltzeko. Osakidetzako administrazio kontseiluak urte hasieran onartu zuen plana, eta 2028ra arte iraungo du. Euskara normalizatzeko 2003an hasitako prozesuari jarraipena eman nahi diote modu horretan.
Pazienteen %20k esan dute arreta euskaraz jaso nahi dutela Osakidetzan eta, antza, euskara plan berriak euskarazko arreta «modu aktibo eta sistematikoan» eskaintzea du xede berria.eus/paperekoa/1886…
@robergutierrez @EusDenontzat "Antza". Ez dago bermatuta.
@LasarteAitor @robergutierrez @EusDenontzat Balitz eta balego...
Pazienteen %20k esan dute arreta euskaraz jaso nahi dutela Osakidetzan berria.eus/paperekoa/1886… vía @berria
Gotzone Sagarduik Osakidetzako euskara normalizatzeko planaren xehetasunak eman zituen atzo. Erabilera bermatzeko hiru esparrutan jarriko dute arreta: osasun zerbitzuan, lan eremuan eta hizkuntza kudeaketaren sisteman. @ebegiristain berria.eus/paperekoa/1886…
330.000 euskaldunek Osakidetzan arreta euskaraz jaso nahi dute. Eta Jaurlaritzak dio medikuen gabeziaren aurrean kanpotik ekarri beharko dituztela profesionalak....Zer gertatuko da gure eskubide linguistikoekin? berria.eus/paperekoa/1886…
330.000 euskaldunek Osakidetzan arreta euskaraz jaso nahi dute. Eta Jaurlaritzak dio medikuen gabeziaren aurrean profesionalak kanpotik ekarri beharko dituztela....Zer gertatuko da gure eskubide linguistikoekin? berria.eus/paperekoa/1886…
@naziogintza Kanpotik etorritakoei euskara titulua eskatuko baliete... baina denok dakigu ez dutela egingo.
@naziogintza EHko unibertsitateetatik medikurik ez ote da ba ateratzen, urtea joan eta urtea etorri?
@naziogintza @SSugoi666 Gure eskubide lingüistikoak zaintza paliatiboetan daude
@Etxezarra Ematen du ezetz....Hau da Jaurlaritzaren planifikazio kaskarra
@A2AoA Galizian medikua izateko sare publikoan galegozko azterketa bat gainditu behar dute hautagaiek....Eta PP dago agintean!!!
@naziogintza Eskubideak daude alde batetik, baina are garrantzitsuagoak diren pazientearen hizkuntza beharrak eta ekitatea. Horiek kontuan izan gabe ezinezkoa da kalitatezko arreta ematea eta segurtasun klinikoa arriskuan jartzen da.
@iatutxa82 @EusDenontzat @urdinbeltx @unaimy @djjacomenorato Azkenean horrek ederki azaltzen du zer maila ematen dioten euskarari: bigarren mailakoa. Gaztelaniaz denok jakin behar dugu maila altuan hitz egiten eta idazten, baina euskaraz apur bat hitz egi
Ga honi buruzko ezjakintasuna ikaragarria da. Albistea irakurtzea besterik ez dago. Aurreikusita zegoen %20 azpitik izango zela, eskaintza aktiborik ezean. Eta ez dago. Gaizki. berria.eus/paperekoa/1886… vía @berria
@LasarteAitor @berria Euskarazko arreta eskatuta dugu gutako askok, eta hala ere tarteka mediku erdaldunak (espezialistak, batez ere) egokitzen zaizkigu. Osakidetzak ez du betetzen gure aukera linguistikoa.
Edo bestela esanda: "@osakidetzaEJGV -ko 2 langiletik 1 ez da gai erabiltzaileen 20% eskatutako hizkuntzan artatzeko." #Osasunbidean ja, akabo. Eta iparraldean auskalo zer duten! #euskarazbizinahidut @EHEbizi berria.eus/paperekoa/1886…
Erantzun
Sartu