Teknologia albisteak
13

Artús, Iñaki, Fañch... Estatu frantsesaren batasunaren kontra egiten duten izenak

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-19 : 14:35

Estatu frantseseko hizkuntza gutxituen kontrako beste eraso bat izan da Okzitanian. Artús txikiaren izen okzitaniarra erregistro zibilean jasotzea debekatu dute, eta oraingoz Artus du izen ofiziala, "u" hizkiaren gaineko azentu oxitonoa ez delako frantses ortografian sartzen. Haurraren gurasoak eskubide hori lortzeko lehian ari dira. Arazo bera gertatu izan da Ipar Euskal Herrian eta Bretainian 'ñ' hizkiarekin.

Publizitatea

17

Irlandera, hizkuntza ofiziala estreinakoz Ipar Irlandan

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-18 : 22:39

Gauza bitxia: irlanderaren aldeko lege berria Londreseko parlamentuak onartu du, ez Ipar Irlandakoak. Izan ere, Londresek Ipar Irlandako gobernantza bereganatu baitzuen 2021ean, sei konderrietako egoera gobernagaitz bihurtu zenean, bertako alderdi unionista nagusiak (DUPek), behin eta berriz, Sinn Féinekin partekatu behar zuen gobernu berriaren osaketa blokeatu ostean.

24

Haserre nago

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-18 : 11:42

Gertatzen da tarteka, haserretzeko prest zaudela norbaitekin elkartu aurretik. Berdin dio zer esango duen, zer egingo duen edo zer ez duen egingo. Zu haserre zaude. Ez du axola. Edozein aitzakia, keinu edo hitz-erdi baliatuko duzu zure haserrea okatzeko. Gauza bera gerta daiteke telebistari begira jartzean. Aste honetan jazo zaidana da horren adibide.

12

Jauzi Ekosoziala aurkeztu dute, Ekotopaketen «indarra» kalera ateratzeko asmoz

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-17 : 16:12

Iragarritako urratsak egiten ari dira Ekotopaketen bultzadaz ekologismoaren bueltan antolatu zirenak. Urrian Portugaleten (Bizkaia) egindako topaketen azken egunean erabaki zuten "lan dinamika" bati ekitea, eta gaur aurkeztu dute, Donostian: Jauzi Ekosoziala, "oraindik etxe bihurtu ez den mugimendu bat". Alaitz Ajuriagerrak eta Arrate Zelaia dinamikako kideek irakurri dute aurkezpen testua, atzean beste zenbait kide zituztela.

12

"Arrosa ezinbestekoa da irrati txikientzat"

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-17 : 13:11

Hamazazpi urte dira Aitziber Zapiain (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1987) Antxeta irratian lanean hasi zela. Urrian izendatu zuten Arrosa sareko koordinatzaile, Iraitz Gesalagaren lekukoa hartuz. Espainiako Ikus-entzunezko Lege Orokor berriak irrati libreak legeztatzeko zabaltzen duen atea dela eta, zer diagnostiko egiten duzue Arrosa sarean? Udazkenean batzarra egin genuen, Zarautzen [Gipuzkoa], eta gaiaz aritu ginen.

9

"Saiatu naiz munduaren argazki soziopoetiko bat egiten"

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-16 : 17:42

"Ederra" da liburuarekin egiten ari den bidea, eta halakoa izan da libururainokoa ere. Irakasle lanean eten bat eginda, idazketari emana bizi izan da Anari Alberdi (Azkoitia, Gipuzkoa, 1970), baita musikari ere, kontzertu ugari izan baititu azken boladan. Lehen pertsonan kontatutako bi bidaiatan ardaztu du Gari eta goroldiozko estreinako nobela (Susa).

19

Proiekzioa

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-16 : 17:01

Zientzia-fikzioak a ez nau sekula erakarri, ezta ume-umetan ere. Olentzero eta Errege Magoak izan zitezkeen salbuespen, egiazkoak zirela sinetsita bainengoen. Osterantzean, Marco eta Heidi nahiago nituen Mazinger Z edo Tximuen planeta baino, eta biziki harritzen ninduen lagunek egiantzik gabeko botereez erakusten zuten miresmenak: ikusezin bihurtzea, inoren borondatearen kontrola, etorkizuneko garraiobideak...

36

Guraso horiek

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-16 : 10:35

Bihotzeko hegoak erortzen zaizkit -Bizenta Mogel parafraseatuz-, etorkizunaz pentsatzen hasten naizen bakoitzean. Baina ez da ezagunak zaizkizun eta, ziur aski, zuri ere animoa hondoratzen dizuten makrokausengatik bakarrik. Horien azpian badira mikroetsipenak eragiten dizkizuten fenomenoak ere, egunero-egunero sumatzen dituzunak, azkazalen azpian sartutako orratzak legez. Uste dut autobus-geltoki batean izan zela nire lehen kontaktua haietako batekin.

9

Euskaliptus

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-15 : 22:11

Euskalia. Alvarez Sarriegi. Umorea. Umorea mailua izan liteke. Uste dut esaldia Mikel Alvarez Sarriegi irakurri diodala hor nonbait. Uste dut. Baliteke. Akaso ez, baina axola al dio horrek? Ze umorea mailua bezala darabil idazle goierritarrak bere Euskalia (Elkar, 2022, 2021...

11

Hasi da maskaraden sasoia Maulen, lehenengo aldiz buhamerik gabe

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-15 : 17:30

kultura Zuberoa EITB Media Apirilaren 22ra arte, Mauleko gazteek 15 emanaldi egingo dituzte Zuberoako hamahiru herritan. Mauleko gazteek emango dute aurten maskarada, urtarrilaren 15ean hasita, eta guztira 15 emanaldi egingo dituzte, apirilaren 22an Maulen bertan bukatu aurretik. Usadioa da, izan ere, lehen eta azken emanaldia maskarada antolatzeko ardura duten gazteen herrian egitea.

15

Euskal dimentsioa faltan

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-15 : 11:34

Zein abiapuntutatik, mundu ikuskeratatik, heltzen zaion EAEko Hezkuntza Legeari, norabide bat edo bestea hartuko du hezkuntza sistemak; erreproduzituko eta elikatuko du errealitate bat edo beste bat. Erro-errokoa den auzia da hori Arantxa Urbe eta Iratxe Retolazarentzat, baita Eusko Jaurlaritzak irailean ezagutarazi zuen lege aurreproiektua kritikoki aztertzeko iragazkia ere.

25

"Eskala handiko erreakzio egitura bat planteatu behar dugu, edukiak izango dituena"

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-15 : 11:14

Mende laurdeneko prospektibarekin euskararen biziberritze prozesuari bisioa argitzea hartu du helburutzat Euskaltzaindiaren Euskararen Gogoetaguneak. Txostenak egiten hasi dira. Arloz arlo aktibatu dituzte txosten partzialak, eta, bestalde, euskararen biziberritze prozesuaren diagnostikoaren sintesia eta etorkizuneko ikuspegia jasotzen dituena ondu dute. Orain arteko lana partekatzen hasita daude, Jon Sarasua koordinatzaileak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1966) azaldu duenez, eta haizea alde sumatu dute.

45

Itziar Moreno aske da, ia hamabi urtetako espetxealdia gaindituta

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-13 : 22:33

Itziar Moreno Martinez euskal presoa aske atera da ostiral honetan Zaballako espetxetik, hamaika urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra beteta, gehiena Estatu frantsesean. Senide eta lagunak izan ditu zain; presoak etxeratzearen aldeko ikur berria erakutsi dute, bai eta ikurriña eta Nafarroako ikurra ere. Croze herrian atxilotu zuten 2011.

13

Espainiako Ikus-entzunezkoen Lege Orokorra urratzen ari dira

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-13 : 11:00

"Estatu mailako zerbitzu publikoaren emisoreak [RTVE] eta estatu mailako ikus-entzunezko komunikazioko emaileek 12 urte arteko haurrei gomendatutako edukiak sartuko dituzte beren katalogoetan, erkidego autonomoetako hizkuntza ofizialetara bikoiztuta [euskarara, katalanera eta galegora]. Era berean, publiko orokorrari zuzendutako edukiak eman beharko dituzte erkidego autonomoetako hizkuntza ofizialetara bikoiztuta edo azpidatzita".

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››