Bihotzeko hegoak erortzen zaizkit -Bizenta Mogel parafraseatuz-, etorkizunaz pentsatzen hasten naizen bakoitzean. Baina ez da ezagunak zaizkizun eta, ziur aski, zuri ere animoa hondoratzen dizuten makrokausengatik bakarrik. Horien azpian badira mikroetsipenak eragiten dizkizuten fenomenoak ere, egunero-egunero sumatzen dituzunak, azkazalen azpian sartutako orratzak legez. Uste dut autobus-geltoki batean izan zela nire lehen kontaktua haietako batekin.
Zuk ere ikusiko zenituen inguruan "hori" egiten duten gurasoak. Haiei buruz idatzi dut #EzetzAsteaOndoBukatu-n blogak.argia.eus/boligrafo-gorr…
@gorka_bm "konpetizio sozialean" trebatzen... Asko gustatu zait, Gorka
@gorka_bm Guraso batzuentzat garrantzitsua izango da, seme-alabak euskaraz idazten duten mindundiak izan ez daitezen. Artikuluak ingelesez, of course. Ez nuen moda hori ezagutzen, eta beldurgarria iruditzen zait.
@aritz_pardina Ba bai, niri distopiko samarra iruditzen zait, baina distopia hemen daukatu; horrelakoak ere geroz eta arruntagoak izango diren mundu baterantz ez ote goazen...
@gorka_bm Zalantzarik gabe. Eta, betiko legez, horrek duen esanahi soziala euskararen kalterako izango da. Beti entzun izan diet gurasoei euren gazte garaian klase altukoek egiten zutela gaztelaniaz. Datozen belaunaldietan ingelesak beteko du espainolak z
@aritz_pardina @gorka_bm Ba niri faszinantea iruditzen zait. Ikerketa soziolinguistiko bat merezi luke.
@gorka_bm Ingeleseko irakaslea naiz, eta nahiz eta nire semeek hizkuntzan trebeak izatea gustatuko litzaidakeen, ez nieke horrelako egoera batean jarriko. Ama hizkuntza(e)k lehentasuna izan behar du(te), oinarri hori gabe beren burua eta barnekoa egoki ad
@gorka_bm Eta bai, autobusean noizbehinka horrelakoak ikusi ditut, eta... Enfin.
Euskal herritarrak izan arren, beren haurrei ingelesez hitz egiten dieten gurasoei buruz @gorka_bm-ren 'Ezetz Astea Ondo Bukatu'. blogak.argia.eus/boligrafo-gorr…
Haurrei ingelesez hitz egiten hasteko momentua “zenbat eta lehenago hobe” dela dioten gurasoez, @gorka_bm-ren eskutik. blogak.argia.eus/boligrafo-gorr…
«nonahi daude: parkean, noski; baina baita tabernako komuna libratu bitartean sortu den ilaran; edo liburutegi publikoan» azkenaldian joera apaldu egin dela esango nuke baina, bai, horrelako espezimenik ere agertu izan da erakusmahaian blogak.argia.eus/boligrafo-gorr…
1) Felix Rodriguez de la Fuente beraren moduan irudika dezakegu @gorka_bm, jolasparkeko seto atzetik gero eta ugariagoa den guraso-espezie zehatz bati prismatikoz begira: blogak.argia.eus/boligrafo-gorr…
2) Giza-zoologiaren ikuspegiaz gain, interesgarria benetan, Bereziartuak, belaunaldi gazteenei ingelesa transmititzeko joeraren eta klase-ikuspegiaren artean egiten duen lotura. (Costa-Gavrasen filma ikusi ez duenak, korri, merezi du eta)
3) Osagarri modura, hona @BGaraio ri harrapatutako artikulu interesgarri hau. Bereziartuak umeak produktu modura ikusteko arriskuaz ohartarazten gaitu; azken honek, hizkuntzak (hegemonikoak, prefosta) inbertsio modura ikustekoaz. Argi dago lotura, ezta? twitter.com/BGaraio/status…
4) Ez da berria ETB2k oro har euskararekin duen harreman… nola deskribatu… zera… hori, euskararekin duen… harremana. @inhigoaranbarri k ekarri zuen joan den asteburuan azken adibide parea, estreinatu berri den Akelarre saiotik aterata: berria.eus/paperekoa/1939…
5) Ai, umorea, zeinen ezinbestekoa bizitzarako vs. zeinen instrumentalizatua bertikalki egiten denean. Hona, Aranbarriren argazkia osatzera datorren hirugarren adibidea, @goikoleaigor ek harrapatua: twitter.com/goikoleaigor/s…
6) Zeresana eman du Berrian Jon Sarasuan egindako elkarrizketak ere, Euskaltzaindiaren Euskararen Gogoetagunean egiten ari diren lanaren harira: berria.eus/paperekoa/1906…
7) Egoeraren diagnostikoaren gainean gauza interesgarriak esaten ditu; hortik aparte, benetan da egiteko gaitza epe luzerako proposamen integral bati forma ematea, beraz, animo eta eutsi horri.
(Atrebentziaz, aitortzen dut benetan erakargarria egin zaidala elkarrizketan zehar sumatu daitekeen giro masonikoa. Bilerak tertziopelo gorriz forratutako geletan egingo dituztela irudikatzen entretenitu naiz, gizarajoa ni)
8) Bukatzeko, aipamen bat: @sorionekuak aurkeztu dute Nafarroan. Indartsua planteamenduz, mezuz, oinarriz… eta irudiz: Irulegiko zorioneko aurkikuntzari eman zaion erabilera politiko finena izan da hau. “Euskara ez baita museoko pieza”. Zoragarria: berria.eus/paperekoa/1874…
Erantzun
Sartu