Teknologia albisteak
34

Arrailak

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-26 : 22:55

Publizitatea

29

"Ezker abertzalea izan da lehena GKS isilarazteko lanean"

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-26 : 21:08

Larunbat honetarako manifestatzera deitu du GKS Gazte Koordinakunde Sozialistak, Bilbon eta Iruñean, Enpresarien eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara! lelopean. Iker Apraiz GKSko kideak (Atxondo, Bizkaia, 1998) ziklo berri bati buruz hitz egin du, non langileek "baliabide propioak" sortu beharko dituzten "beren bizi baldintzak defendatzeko". Azalduko duzu ziklo berriari buruzko diagnostiko hori?

10

Fobiak

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-26 : 16:31

Batzuek pentsatzen dute emakume izateagatik bakarrik deitzen digutela bertsotarako, eta beste batzuek sinistu egiten dute euskaraz jakite hutsagatik gainditu daitezkeela zenbait oposizio. Lehen mediku onaren eta euskaldunaren artean aukeratzeko eskatu zigutenek, polizia onaren eta euskaldunaren artean aukeratzeko eskatzen digute orain. Ez dago erraz; izan ere, polizia onik ez dago.

8

Seaskak «mobilizazio erraldoia» iragarri du udaberrirako

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-25 : 21:52

Frantziako Hezkuntza Ministerioko ordezkariak Ipar Euskal Herriko hautetsiez "trufatu" zirela uste du Seaskak. "Hitz ederrekin lokartu" zituztela erran du Peio Jorajuria ikastolen lehendakariak. Irailaren 14an egin zuten bilkura Parisen EEP Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariek eta Ipar Euskal Herriko parlamentariek, besteak beste, azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko.

15

Zergatik batu mobilizaziora?

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-25 : 12:44

Enpresari handi eta agintarien erasoaldia salatzeko asmoz kaleak hartzeko eguna izango da urtarrilaren 28a. Gazte langileok bizi dugun testuingurua gero eta latzagoa bilakatzen ari da enpresari eta agintarien erasoaldiaren ondorioz. Gazteon soldatak gero eta baxuagoak dira, enpresarien etekinak soldatak baino zazpi aldiz gehiago igo diren bitartean.

15

Euskalgintzatik «aparte xamar» daudenekin adostasunak landuko ditu Kontseiluak

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-25 : 12:43

Geroz eta eragile sozial zein norbanako gehiago euskararen biziberritze prozesuarekin engaia daitezen ahaleginduko da Euskalgintzaren Kontseilua aurten, Idurre Eskisabel idazkari nagusiak aurreratu duenez. Iragan berri den urtearen errepasoa egin du Kontseiluak Bilbon, eta hasi berri den honetan langai izango dituenak aurkeztu ditu. Euskararen normalizazioan irabazitakoa "bizikidetzaren", "berdintasunaren" eta "demokraziaren" mesedetan izango dela nabarmendu du Eskisabelek.

13

Eneko Barberena: "Zer pasatzen den bukaeraraino ondo gordetzen jakin dudala esan didate irakurri dutenek"

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-25 : 12:35

Baztango Udalak, (H)ilbeltza ekimenak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean bultzatutako bekaren bidez idatzi du Eneko Barberenak Suak erreko ez balu nobela beltza. Bihar, martitzena, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan aurkeztuko du, 18:30ean, eta guztiontzako daude ateak zabalik. Arrasate Irratiko gaurko, astelehena, Igo Autobusera saiora gonbidatu dute.

5

Gaurko egunez: Virginia Woolf jaio zen Londresen, emakumeen eskubideen aldeko borrokalaria eta bakezalea

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-25 : 11:57

1882ko urtarrilaren 25an, Virginia Woolf jaio zen Londresen, emakumeen eskubideen aldeko borrokalaria eta bakezalea. Modernismoaren autore garrantzitsuenetako bat izan zen. Bere nobela eta saiakeretan gai gatazkatsuak jorratu zituen. Ikerketa garaikideek bere obra feminismoarekin eta lesbianismoarekin lotzen dute.

20

Googlek euskarazko emaitzak eman ditzan eskatzeko kanpaina abiatu dute sarean

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-25 : 10:50

Google bidez euskaraz egindako bilaketen lehenengo emaitza hizkuntza horretan izan dadin, eta ez gaztelaniaz, kanpaina abiatu dute hainbat erabiltzailek sareetan. Salatu dutenez, euskararekiko diskriminazioa da eta konponbidea bilatu dezan eskatu diote bilatzaileari. "Google maitea. Nire hizkuntza nagusia euskara da. Atsekabetuta nago orain dela gutxi, nire bilaketetan, maiz, informazio beraren gainetik, gaztelaniazko orrien estekak jasotzen ditudalako euskaraz.

6

Eibar-Elgoibar bidegorriko argiztapen-sarea hobetzeko asmoz 600.000 euro inbertituko ditu Foru Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-25 : 08:32

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuak berretsi du Eibar-Elgoibar bizikleta eta oinezkoentzako bidea argiztatzeko eta pizteko instalazioen sarea hobetzeko obrak apirilean hasiko direla. "Obra honen helburua segurtasuna bermatzea da - batez ere bidegorria erabiltzen duten emakumeena -, linea elektrikoa instalatuz eta sendotuz, bereziki Elgoibar udalerritik hurbil dagoen tartean", esan dute.

11

Arkautik B2 maila egiaztatu ez zuten udaltzain hautagaiak hartu beharko ditu

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-25 : 01:51

Sententzia irmoa da: Gasteizko Administrazio Auzitegiak Arkautiko akademia behartu du berriz hartzera bere momentuan euskarazko B2 maila ez egiaztatzeagatik lan poltsatik kanpo utzitako hautagaiak. Irailean hartu zuen erabakia auzitegiak, UGT sindikatuak lan poltsari helegitea jarri ondotik, eta orain irmoa da sententzia. UGTk adierazi duenez, administrazioak ez dio helegiterik jarri.

13

Hiru pertsona atxilotu dituzte Donostiako bi tabernatan lan esplotazioa egiteagatik

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-24 : 10:57

Espainiako Polizia Nazionalak hiru pertsona atxilotu ditu Donostian, Ogasun Publikoaren eta Gizarte Segurantzaren aurkako eta langileen eskubideen aurkako delituak egotzita. Ikerketa 2022ko azaroan hasi zen, Gipuzkoako Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza Probintzialak Donostiako Atzerritarren II. Talde Eragileari herritar batek egindako salaketaren berri eman zionean.

6

Etxeko energia egoera aztertzeko doako zerbitzua jarri du herritarren eskura Goienerrek

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-23 : 21:03

"Energia-sistema bidezko batek ezin du inor utzi duin bizitzeko oinarrizko baliabiderik gabe, esaterako, energiarik gabe". Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibaren hitzak dira, zeinaren hitzetan, hasieratik izan duen ondoko printzipioa: "Energiak herritarrena eta herritarrentzat izan beharko luke".

10

Baliogabetu egin dute atzerriko ikastetxeak euskarazko ordu batzuk ematera behartzen dituen agindua

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-23 : 17:42

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliorik gabe utzi du atzerriko ikastetxeei curriculuma eta eman beharreko gutxieneko euskara zein gaztelania orduak zehazten dizkien agindua. Horrela, arrazoia eman diote Bilboko Eskola Amerikarrari, eta baliorik gabe geratu da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren 2021eko martxoaren 24ko agindua.

10

Eta zuk, ba al duzu talenturik?

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-23 : 13:15

Agertzen da ba hitza, agertzen denez, gorbata batzuk elkartu eta gure herriaren etorkizunaz serioski -baina dinamismorik galdu gabe- hizketan hasten diren bakoitzean: talentua. Obsesionatuta dabiltza azken urteotan hemengo eta hango agintariak talentuarekin. Talentua erakarri behar dela. Talentua formatu behar dela. Atzerrira joandako talentua berreskuratzeko laguntzak. Talentuari buruzko jardunaldiak. Talentu berriak sustatzeko bekak.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››