Teknologia albisteak
11

Infiltrazio estrategia: harreman sexu-afektiboak bilatzea ekintzaileekin

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-31 : 12:41

Emakume gehienak Bartzelonako Sant Andreu de Palomar auzoko proiektuetan ezagutu zituen, eta beste batzuk OkCupid aplikazioaren bitartez, euren joera politikoa erakusten zutenei match emanda. Agerkari katalanak zortzi emakumeren testigantzak jaso ditu.

Publizitatea

16

Roberto Lebrero preso gasteiztarra gradu erregresio arriskuan, Audientzia Nazionaleko fiskalak 3. graduari errekurtsoa jarri diolako

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-31 : 10:13

Roberto Lebrero Judimendiko bizilaguna preso egon da 2002tik Espainiar estatuko kartzela ezberdinetan. Kondenaren hiru laurden bete ditu isolamenduan. 2022ko uztailean hirugarren gradua lortu zuen. Horrela, astelehenetik ostegunera bitarte espetxera gauak pasatzera joaten zen, eta egunean zehar zein asteburuetan kalean zen. Orain, Auzitegi Nazionaleko fiskalak bigarren gradura bueltatzeko errekurtsoa jarri du.

34

PSNk atea itxi dio Mañeru eremu mistoan sartzeari

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-31 : 09:03

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerrak legea erreformatzeko egindako proposamena ez da aurrera aterako, Navarra Sumak eta PSNk itxi egingo baitiote atea, aurka bozkatuta, eta, hortaz, Mañeru ez dute sartuko eremu mistoan. Mañeruko Udalak eremu mistoan sartzea onartu duen arren, Nafarroako udalerri horretan euskarak ez du izango eremu mistoak ematen duen babesa.

11

Rock de luxe

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-30 : 16:09

Noiz hasi ziren kontzertuetako prezioen igoera eskandalagarriak? Noiztik da diruduna, eta ez beste inor, Iggy Pop, Patti Smith edota Norah Jonesen publiko objetiboa? Noiz bihurtu da musika popularra Louis Vuittonen poltsa esklusibo bat? Etxea hipotekatu behar da Primavera Soundeko sarrerak erosteko edo nahikoa da etxebizitzaren abalarekin?

9

AEBko giza genetikaren elkarteak barkamena eskatu du historian izandako jokabidearengatik

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-30 : 15:46

ASHG AEBko giza genetikaren elkarteak adierazpen bat kaleratu du, barkamena eskatuz historian izandako jokabide diskriminatzaile eta eugenesikoengatik, eta etorkizunean modu bidezkoan eta ekitatatiboan aritzeko printzipioak azalduz. ASHGk onartu du, iraganean, ikerketa genetiko batzuk AEBko mugimendu eugenesikoaren parte izan direla, eta balio i

17

Ez jakitea behar al dugu?

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-30 : 09:19

Ados zaude Kiriakos Mitsotakis Greziako lehen ministroaren mugako politika "gogor baina zuzenarekin"? Badakizu astero pushback- ak egiten direla gure uhartetik? Badakizu jendea basoan harrapatuta geratzen dela urik eta janaririk gabe egunetan? Ba al dakizu normalean ezin diotela anbulantziari deitu, eta lortzen dutenean, anbulantziak uko egiten diola Poliziaren agindurik gabe joateari, baita egoera larrietan eta bizia mehatxatzen dutenean ere?

16

"Sorkuntza jada ez da nire munduaren zilborra"

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-29 : 20:27

Ez du diskorik egin plazan egoteko; plazan dago jada. Baina '#itsasoadabidebakarra' bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du, pertsonala bezain kolektiboa den lana. Azken urteetako bizipenetatik abiatuta ondu du, eremu abisaletik ur azalera ateratzeko bidea oinarri hartuta, eta Kubatik joan-etorria egin duten kantuekin.

9

James Dean kaikuarekin

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-29 : 02:14

Emazteak pilotari batekin ihes egin duela kontatu dio Bartzelonako enpresari batek Carvalho detektibeari, Hegoaldeko itsasoak nobelan. Manuel Vazquez Montalban-en laneko kirolariak Iparragirre abizena du. Ahohandia da, senar engainatuaren arabera: ETAko kidea dela esaten du. Hori da amua, haren iritziz: "Gaurko emakumeak oso exijenteak dira. Emozio biziak nahi dituzte". Gure heroia euskalduna da.

6

Heriotzaz hausnartzea bizi-bizirik zaren seinalea duzu

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-28 : 15:01

Heriotzari aurrez aurre begira Oskar Gaztelu Erein, 2020 Deus aitzin Saiakera generoa ez da boladan, eta are gutxiago heriotza gaia harturik. Oskar Gazteluren Heriotzari aurrez aurre begira saioak Miguel de Unamuno XXII. saria irabazia du. Horri esker, liburuak jaso du behar duen begirunea. Erein argitaletxeak zabaldu izanak, berriz, merezi duen arreta eskaini dio.

9

Unamunoren zutabea

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-28 : 12:31

Wikipedia, Entziklopedia askea Unamunoren zutabea, edo Miguel Unamunori monumentua, Bilboko Miguel Unamuno plazan dagoen zutabe eta monumentu bat da. 1984an ezarri zen zutabea toki horretan, bi pieza batuz, batetik Victorio Machok egindako busto bat, eta besterik zutabe korintiarra, Ramón Lezea arkitektoaren lana.

39

Asier Rodriguezen espetxeratzea "mendekuan oinarritutakoa" dela salatu dute Santurtzin

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-28 : 09:58

Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz Basauriko espetxera itzuli dute Asier Rodriguez preso santurtziarra eta hainbat lagun egoera salatzera batu da ostiral arratsaldean Bizkaiko herri horretan, Sarek egindako deialdiarekin bat eginez. "Izugarria da 2023. urtean oraindik mendekuan eta gorrotoan oinarritutako jarrerekin jarraitzea", agertu dute.

8

Asto gainean astebururako jeneroa

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-27 : 16:00

Elurragatik, ezin da ibilgailuan joan Urbiara Araia aldetik, eta asto gainean eraman dituzte gaur goizean, Arantzazutik, astebururako jakiak fondako lagunek. Eguneko ogia eurek eramango dute, bihar eta etzi, bizkarrean, baina gaur asto gainean igo dituzte okela eta bestelakoak. Astotrek enpresakoen laguntza izan dute horretan.

11

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-27 : 14:49

Garai konplexua bizi dugu, eta kalitatezko informazio fidagarria ezinbestekoa da mundua ulertzeko eta garaiko erronkei aurre egiteko. Horretarako baliagarria den eta irakurleen kezka eta interesetatik gertu dagoen kazetaritzarekin engaiatua dago BERRIA. Zeregin horretan aritu da 2022an ere, iazko urteak aitzakia asko emango baititu gogoratzeko: Irulegiko Eskua aurkeztu zuten urtea izango da batzuentzat; Errusiak Ukrainari eraso egin zion urtea, beste askorentzat; COVID-19aren aurkako neurriak desegin ziren urtea, besterentzat.

11

Bada Mikel Laboa

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-27 : 13:34

Artelana. Larratxe&Cano&Iturriaga. Laboa. Aezkoan artelan berbak baditu adiera bi: auzolana eta artearen plasmazioa den zera hori. Kasu honetan, Joseba Larratxe, Harkaitz Cano eta Unai Iturriagak ondu duten komikiak adiera biak hartzen ditu bere baitan. Izan ere, ederra da, oso, Ni...

3

Zer da Gipuzkoa?

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-27 : 11:29

Leire Narbaiza Inoiz ez diozue zeuen buruari galdetu zer den Gipuzkoa? Ez? Nik, askotan. Listorren batek Wikipediara jotzeko gomendatuko dit, eta besteren batek lurraldea zedarritzen duten elementu geografikoen zerrenda egingo dit. Bai, hori ere bada probintziaren zati bat; ibaiek, Kantauri itsasoak eta mendikateek osatzen dute lurraldea.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››