EAEko M15Mko asanbladek instituzioei, gizarte eragileei eta herriari zuzendutako adierazpen bikaina aurkeztu zuen joan den astean Gasteizen egindako prentsaurrekoan. Argazkian ikusten denez, Eusko Legebiltzarrean ere entregatu dute testua. Ez irentsi ekimenak bat egiten du adierazpen honekin.
Herritar guztiei zuzentzen gatzaizkie gaur, kargu politiko-instituzionalei eta solaskide sozial guztiei, bereziki, herritarrak diren heinean. Zera salatzera gatoz: ez dela eman gaurko egoerak duen larritasunaren neurriko erantzunik. Inork ez du mobilizaziora deitu arazoaren erroari aurre egiteko. Erro hau NDFk (Nazioarteko Diru Funtsa), EBZk (Europako Banku Zentrala) eta MMEk (Munduko Merkaritza Erakundea) osatutako makineria neurrigabe eta makurra dela diogu, aurrekaririk gabeko baliabideen lapurreta hau diseinatu dutelako. Makineria hori hainbat hamarkadatan Afrikan, Asian eta Latinamerikan gertatutako hondamendiaren kausa izan da; lehen munduko biztanleriaren zati batek ere bere ondorio lazgarriak pairatu ditu. Nahitaezkoa da jakinaraztea plan horiei etekina atera diegula, eta euren ondorioak sufritzen ditugula orain. Gehikeria horrek larritasun egoeran utzi gaitu eta herritarren sumintasunak ez du behar adinako erantzuna eragin.
Inpunitate esparruek ukitu gabe diraute, politikariak herritarrengandik bereizi dira, eta euren interes eta botere estrategiei baino ez diete jaramon egiten. Gero eta txiroago eta erakundeetatik gero eta urrunago daude pertsonak. Txarrena gertatzeke dagoela dakigu eta herritarrek jakin dezatela nahi dugu: HAU HASI GABE DAGO ORAINDIK!!!!!!!! Inoren ordezkari ez bagara ere, badakigu alertaren eta sumintasunaren sentimendu kolektiboei adierazpidea eman diegula. “Jende arrunta” baino ez gara, ordezkari politikoek hartutako erabaki okerren ondorioak sufritzen ditugunak eta, batez ere, gure ingurukoak ikusi ditugunak ondorio horiek sufritzen. Horregatik, zera diogu:
1- Gure urduritasuna egunez egun hazten ari da, interes komunarekin harremanik ez daukaten erakundeek inposatutako neurriak direla-eta. Krisi hau ez da ekonomikoa, morala baizik. Erabaki ekonomiko eta politikoak hartzen dituztenak, etika ustelari jarraiki, diruaren zerbitzuan jarri dira bitarteko guztiekin.
Publikoa dena bahitu egin dute, guztiona dena: estatuen aurrekontuak, instituzioak, eremu publikoak eta baliabide naturalak, utzikeria maltzur eta arduragabez jokatuta eta herritarren interesaren alde lan egin behar dutenen konplizitatez. Badakigu“gure auzokideak baino hobeto” gaudela errepikatzeak kontsolatu nahi duen sarkasmo soila dela.
2- Orain entzuten ari zareten guztioi, sindikatuak, alderdi politikoak, enpresariak, eliz erakundeak, komunikabideak, pentsalariak eta artistak, mota guztietako profesionalak eta gizarte osoa, deia egiten dizuegu zuen ahots kritikoa altxa dezazuen eta jarrera aktiboa eta elkarlanean aritzeko konpromisoa har dezazuen, premiazkoa baita, pertsonak merkantzia bihurtzen gaituzten politika eta erabakien aurka eta kolektibotasunaren eta bere zaintzearen aldeko jarrera eta konpromisoa. Solaskide sozialei, bereziki, herritarrak mobiliza ditzatela eskatzen diegu.
Ez dugu gobernuak eta finantza-botereak inposatutako zorrik aitortzen. Gobernua zilegitasun faltsuz zorpetu da gure adostasunik gabe. DIRU ETA ZOR IKUSEZINAREN AURREAN, EZETZ NABARIA ORDAINTZEARI.
Nahikoa eurenganatu dute. Ez dugu onartuko herrialde bat bestearen atzean zorpetzea, kontinente osoak, belaunaldiz belaunaldi, elite politiko ustel edo axolagabeek itzalean bilbatutako estrategia kriminalak aplikatzeagatik.
3- Zera exijitzen diegu instituzioei eta euren zerbitzura dauden funtzionarioei: herritarrak zain ditzatela, herritarrekin egin dezatela bat eta ez herritarrei odola xurgatzen dietenekin. Geldiaraz dezatela gizarte-bazterkerian amaitzen duten pertsonen kopuruaren hazkundea.
Zera nahi dugu gobernuetatik —erkidegokotik zein zentraletik— eta gainerako instituzioetatik: pertsonak eta planeta zuzenean erasotzen ari direnak ERRUKIRIK GABE JAZARTZEA.
Era berean, honako hau exijitzen diegu: GARDENTASUNA, errealitatean gertatzen ari denari eta bere muntari dagokionez, nahita ezkutatzen eta hutsaltzen dela uste baitugu. Herritar helduen moduan tratatuak izan nahi dugu, ez menpekoen moduan. Eskubidea dugu INFORMATUAK ETA KONTSULTATUAK izateko, eta horretarako herritarrek itzal handiko erabakietan zuzenean parte hartzeko bideak urratu behar dira.
Zera eskatzen diegu instituzioei eta gizarte-solaskideei: eredugarriak izan daitezela, ekin diezaiotela planetaren, bertako baliabideen eta bertako izaki guztien abusu eta espoliazio prozesu honi amaiera emango dion eta ezinbestekoa den biraketa etikoari.
Zera nahi dugu: herritarren interesen defentsari ekin diezaiotela, bereziki, kaltetuen eta prekarizaziorik gorrienean dauden herritarren interesen defentsan.
Zera behar dugu: instituzioek guztionak diren baliabideak eta funtsak komunitatearen zerbitzura jartzea, ez itzalpean dagoen espekulazio pribatuaren esku.
4- Azken batean, zera exijitzen diegu boterea duten instituzioei eta gizarte-eragileei (alderdi politikoei eta sindikatuei, zehazki): beharrezkoa den guztia egin dezatela ongizate kolektiboa bermatzeko, pairatzen dugun abusuaren eta ezartzen dizkiguten bidegabeko legeen aurrean DESOBEDIENTZIA ZIBILA BALIATZETIK HASITA. Eta, herritarrek eurek baliatzea beste irtenbiderik ez dutenean, ez ditzatela kriminalizatu.
5- Herritarren mugimendua garen aldetik, harago joan nahi dugu geuk. Gizarte- eta politika-antolakuntzako modu guztiz bestelakoak landu nahi ditugu, demokrazia partehartzailean eta munduan egoteko modu berri eta zeharo desberdinean oinarrituak.
Bizitza indibidual eta kolektiboa kudeatzen lagunduko duten mekanismoak izan behar dituzte herritarrek, eta premia hori berretsi egiten dugu.
Beraz, honako dei hau egiten dugu: EZ DIEZAIOGUN UKO EGIN GIZARTE ARAZOEN GESTIOAN ETA KONPONKETAN PARTE HARTZEKO BETEBEHARRARI. Politika, bizikidetzaren artetzat ulertu behar da, ez gaur egun, eskrupulurik gabe praktikatzen den moduan. Egunean-egunean baliatu behar da, bizitza publikoan PARTE HARTUTA.
Zuzenean parte hartzeko gune berriak ireki nahi ditugu, gure komunitateei onura ekarriko dieten bideak, alegia.
Ez dugu lehendakariak izan nahi. Euren eskubideak praktikatzen dituzten herritar aktibo eta kontzienteak izan nahi dugu.
Gure proposamena sistema errotik eraldatzeko asmoetan askoz harago doan arren, egungo egoeraren aurrean, salaketan sakontzen dugun neurri berean, gizartearen zaintza eta babesa lehentasun nagusitzat hartzen duten guztiekin elkarlanean aritzeari ekin nahi diogu, bai maila indibidualean, bai kolektiboan.
Lehentasun horri dagokionez, ordea, daukagun sentsazioa guztiz bestelakoa da: lehen lerroan zezenketa estrategikoa eta poltrona, eskainu, soldata zein influentzien ehiza jartzen dira; bien bitartean, benetako zaintza kolektiboaren aulkiak hutsikgeratzen zaizkigu. Bertan esertzera gonbidatzen zaituztegu; are hobeto, plazetara hurbiltzera, nahiz eta bertan aritzea sarritan erraza izan ez (araudiaren eta bere gehiegikeriazko aplikazio arbitrarioen eraginez, besteak beste). Hainbat kide zigortu eta eraso dituzte, protesta guztiz baketsua burutzen ari zirela.
EKIMEN HONI ATXIKITAKO M15Mren ASANBLADEN PROPOSAMENAK
Arestian esandakoaren haritik, gure benetako eta jatorrizko xedea eusten ez den sistema honen aurrean alternatiba globalak sortzea den arren, behin-behineko neurri bezala, honako hauek proposatzen ditugu, gizarte eragile zein instituzio bakoitzakditugun erronka atzeraezin ugariei aurre egin diezaien, herritarrekin elkarlanean.
HONAKO DEI HAU EGITEN DIZUEGU:
1. Geldiarazi itzazue zuen arteko liskar partidistak. Utz iezaiozue zuen buruez eta zuen interes elektoralez arduratzeari eta jar ezazue arreta herritarrongan. Bete ezazue esleitu zaizuen betebeharra. Defenda gaitzazue espoliazioaren aurrean. Geldiarazi ezazue ongizate-gizartearen suntsiketa
1. Sala ezazue arazoaren ardatza, ez bakarrik bere sintomak. Bidera zaitezte berehala batasunerantz, enpleguaren zein babes sozialaren suntsiketaren aurkako estrategia eta ekintza bateratuak bultzatuz.
2. Eralda itzazue zuen barne antolakuntza eta egituraketa pertsonen zerbitzura jarri. Batasun sistematikoa bultzatu ongizate gizarteari zuzendutako sarraskien eta abusuen aurka.
1. Instituzio horren jarduna berrizta ezazue. Moztu itzazue zuzenean herritarren onerako ez diren diru kopuruak.
2. Murriztu itzazue gastuak, zuen soldatetatik hasita, arrazoizkoak izango diren kopuruetara mugatu, dieta eta gainsari guztiak barru. Politika ez da ogibidea, gizarteari eskaintzen zaion zerbitzua baizik.
3. Berrantola ezazue gizarte zerbitzuen sare publikoa, bere egokitasuna, prestazioak eta kontrol sistemak aztertuz. Amaitu departamentu-bikoizketekin eta zerbitzu desegoki eta antzuekin. Murriztu maila batzuetan ematen diren soldata lotsagarriak eta jar ezazue sare oso hori herritarren zerbitzura, eskuragarri bihurtu eta itxurakerietatik zein politika erosoetatik urrundu.
Baztertu itzazue gehienbat departamentu bakoitzaren propagandarako baino ez diren eragin urriko hainbat programa.
4. Hasi ezazue Ertzaintzaren funtzio eta prozeduren berrikusketa, pertsonen bizitza eta osotasun personala arriskuan jartzen dituzten armak zein prozedurak eta jokabideak baztertuz. Ulertu ezazue proportzionaltasuna oinarrizkoa dela, DENON bizi baldintzen alde (polizienak barru), eta bakez etaeskuzabaltasunez ari direnen eskubideak babesteko eginkizuna bete behar duzuela.
5. Bultza itzazue iruzur fiskal eskandalagarria jazartzeko polítika eraginkorrak.
6. Ondare publikoaren erabileraren edo eta bestelako sakoneko erabaki politikoen kasuan, sor ezazue herritarrok parte hartzeko plan erreal eta eraginkorra.
7. Oro har ingurumenarekin eta landa-ingurunearekin begirunez jokatu eta eratu ezazue sustengarria izango den programa ekonomiko eta energetikoa eta geldiarazi berehala printzipio horren aurka doan edozein metodo. Gogoratu planeta honenbaliabideak ez direla agortezinak. Horretarako, lan-programa publiko on batez balia zaitezkete.
8. Bitarteko izan zaitezte enpresa handi eta ertainetan gertatzen ari diren lan arazoetan. Zuen helburu nagusia lanpostuak ziurtatzea izan dadila, eta langile bakoitzarekin bat datorren lanpostu berri eta duina bat eskaini. Bultza ezazue laneratzekozerbitzu publikoa, gaur egungoa erabilgaitza da eta.
9. Idatz ezazue larrialdietarako prozeduretarako lege bat kaleratuak izan direnentzat nahiz etxebizitza edo lanpostua galdu izanagatik edo gaixorik egoteagatik babesik gabe daudenentzat.
10. Har itzazue beharrezkoak diren neurriak gure erkidegoan bakea ezartzeko eta arku politiko osoak, salbuespenik gabe sortu eta elikatu duen gatazka gizartiartzeko proposamenak bultzatzeko eta behin betiko konpontzeko.
11. Ezbaian jar ezazue zuek ”zor” deritzozuenaren zilegitasuna. Ez diogu inori ezer zor. Oroit dezagun zilegi ez den zorraren definizioa: gobernuek kanpoko agenteetan egiten dituzten inbertsioak, herritarren bizkarrean eta euren baliabideak arriskuan jarrita. Zorra galdetu gabe eta ebidentzia historikoei kasurik egin gabe eskuratu da, ez zaie kasurik egin dakitenen proposamenei ere, ezta guztion onurari ere. Ez dugu euren zorra ordainduko, kreditu merkearen eta adreiluaren pentzurako espekulazioaren emaitza. Era berean, ez ditugu onartuko Europako eta munduko finantza-boterearen bozeramaileek (NMF, EBZ eta Brusela) iragarritako murrizketa bortitzak. Sen ona eta zentzuna aplika itzazue. Ezin da belaunadli honen eta hurrengoen etorkizuna bahitzen utzi ezeren truke. Jar zaitezte finantzen piraten eta herriaren artean; izan zaitezte herriaren bermatzaile; defenda ezazue herria gehiegikerien aurrean; aplika ezazue dagoen fundamentu etikorik funtsezkoena: ez eginbesteri zuri egitea gustatuko ez litzaizukeena.
1. Esna gaitezen entretenimenduaren estrategia narkotikoek eragin diguten lozorrotik eta har dezagun herri-kontzienzia. Har dezagun parte politikan eta eraiki dezagun prozesu demokratiko erreala, parte-hartzailea eta eraginkorra.
2. Zalantzan jar dezagun ordezkari politikoen boterea, eska dezagun kalitatea eta gai publikoekiko ardura, ez euren botere-interesekikoa.
3. Parte har dezagun disidentzian, akzio eta herri deialdien bidez.
4. Antola ditzagun autolaguntzako, kogestioko eta eraikuntza kolektiboko ekimenak, gehiegikerien aurka, elkarlana eta norberaren konpromisoa bizituz ekintza zuzenen bitartez.
5. Elkarlanean aritu gaitezen gure etorkizuna eraikitzeko, gure kontsumo ohituretan, bizimoduetan eta elkarren arteko harremanetan arduraz jokatuta.
Parte har dezagun aldaketan, nork bere hausnarketa eginda. Barruko aldaketarik gabe ez da kanpoko aldaketarik egongo. Beraz, uler dezagun eredu hau agortuta dagoela eta ezinbestekoa dela eredu berri bat eraikitzea.
6. Eskema zaharrak eta horiei eutsi dietenak ordezkatu behar dira eta hori guztiori denbora kontua da. Lagundu dezagun horretan. Sinetsi dezagun bizi eta bultzatu nahi dugun aldaketa horretan.
Hori gertatutakoan, ”ez gaituzue ordezkatzen” aldarrikatzeari utziko diogu.
Bitartean, suminduraren ordezkari apalak izaten jarraituko dugu, eta sumindura horren arrazoiak eta ondorioak bistaratuko ditugu.
Adieraz ezazu zeure burua, hartu ardurak zeure gain eta ekin!!!!!!!!!!!!!!!!!
Bideoa ikusgai dagoen orrian "M15 de Euskal Herria" jartzen du, ez EAEkoa.
http://awesomescreenshot.com/08b9hoo26