Luistxo Fernandez
This charming man. Ateoa, eibartarra, independentista, polemista. CodeSyntax-en lanean. Hemen, Sustatun, editore lanetan.
Artikuluak
Tagzaniako ekarpenen inpaktua Wikipediako ikustaldietan
Uda honetan laneko proiektu interesgarri bat eta pasio pertsonal bat, Tagzania jokoa eta Wikipedia, elkarlotzeko aukera izan dut joko horretako erabiltzaileen argazki ekarpenak Wikimedia Commons biltegi librera lotzeko ekimenarekin. Hori aprobetxatuta, ariketa gehigarri bat egin nuen oporlanetan: Tagzaniako toki-ekarpenetan Wikipedian ilustratu gabeko tokiak bazeuden, irudia gehitu (Wikidata datubasearen bidez). Eta uztail-abuztuko gehikuntza horiek neurtu gero, zenbat ikustaldi izan dituzten Wikipedian. Bada, 5.000 argazkik izan dituzte 370.000 ikustaldi. Dena dela, gehienak argazki bati zor: Emakumezkoen Frantziako Tourra ilustratzeko balio izan duen honi esker 255.000 ikustaldi izan dira, irudia Wikidata elementu honi lotzeari esker lortuak, funtsean.
Euskarazko hedabideek ez lukete transfobia ontzat eman behar
Duela egun batzuk Xabier Mugarzak idatzi zuen artikulu bat Goiena agerkarian, eta gero Goienak ezabatu egin zuen, barkamen eskearekin, testu transfoboa zelakoan (ba da). Horretaz nire blog pertsonalean idatzi nuena dakart hona, baina blogean bada gehigarri interesgarri bat ere, Juan Luis Zabalarena, besteak beste esanez hedabideak transfobia ez onartzeko justifikazioa badutela (ba horretan, ados). Jakingarria izan daiteke, bestalde, Goienan bertan idatzi duela, Mugarzaren alde, Jon Sarasua irakasleak. Euskarazko hedabideetan transfobiarentzako salbuespena ezarri nahi dute, horrelakoak libre idazteko. Ez. Ezetz esan behar zaio horri.
Greetings Professor Falken, berriz gerra nuklearrera jokatzeko prest?
Londresko King's College unibertsitateko ikertzaileek egin duten azterketa baten arabera, krisi geopolitiko eta belikoen simulazioetan jarritako adimen artifizialek (AA) eraso nuklearra gomendatzen dute azkenean kasuen %95ean. Emaitza komentatzeko filma ezagunak ekarri dituzte batzuek gogora,Terminator saileko Skynet sistema (gizakien kontrako eraso nuklearra agindu zuena armen kontrola eman zitzaionean), eta WarGames-ekoa (1983), non halako adimen artifizial batek jolasean bezala ia eraso nuklear masibo bat agintzen duen. Azkenengo horrek memoria pixkat freskatu dit, nola Professor Falken hark programatu zuen jolas hura, "Gerra Termonuklear Globala", erabili izan nuen duela 20 urte analogia bat egiteko teknologiaren erabileraz eta euskaraz... Argitu dezadan: Oso zentzu desberdinarekin orain kontuak duen jite ilunarekin. Esplikazioa jarraian.
Erich von Däniken, gogoan zaitugu
Duela 10 egun hil zen Erich von Däniken idazle "dibulgatzailea". Komatxo artean jar dezagun "dibulgatzaile" delako hori, disparateak asmatzen egin baitzuen bere bizibide editoriala Suitzako gizon horrek. Baina, zer diren gauzak, neuk ere irakurri nuen, eta beste mordo batek ere bai. Eta Von Däniken bezala, genero esoteriko fantastiko gezurrez betetako horretako beste autore batzuen zaletu ere izan nintzen.
2026an euskaldunon komunikabide nazionala Instagram da
Sare sozial toxiko eta arrotzetatik irteteko premia batzuentzat ageriko samarra da. Iaz ekimen bat egon Goazen Lagunok izenekoa, bereziki Twitter uzteko eta jendea Fedibertsora animatzeko; eta aurten berriro "mugimendua" iragarri dute: "#GoazenLagunok ildoa berrindartu nahi dugu". Agian zerikusia du berriz Twitter zikintzen duten eskandaluekin (porno eta abusuak sortzeko makina hori), baina pertsonalki, Twitterrekin baino gehiago, Instagramekin nago ni kezkatua.
Museoetan lapurretak ohikoagoak dira beste norabidean, kanpotik museora
Diamanteak eta sekulako harribitxiak izango dira, baina ez zait iruditzen Louvreko lapurretako objektuen balio historiko eta kulturala beste mundukoa denik. Portzentaia infinitesimala han dagoen aberastasunean. Museoetan lapurretak ohikoagoak dira beste norabidean, kanpotik museora. Euskal Herrian ere badira kasuak, batek daki nola (ez zen izango txiripaz) objektu miragarriak gure herritik kanpo joan direnak, Madrilera batzuetan, Chicagoraino ere bai beste batzuetan.
Daitort, artista turista naiz
Eskandalua! Ane Lindanek performace bat egin du elizan! Tira, nik ikusi ditut blasfemia handiagoa: turistak muzin egiten Caravaggio bati kapera barroko batean... Daitort artista-turismoa egiten ari nintzela han, ez bainaiz artiste, baina bai turista. (Ttap aldizkarirako egindako audio-kolaborazio baten testua da hau, pixka bat moldatua).
Adimen emozionala nahastu dute artifizialarekin eta emaitza beldurgarria da
Adimen emozionalarena beti iruditu zait susmagarri samarra niri, eta badakit honetan jende gehiena ez dela ados egongo nirekin. Baina tira, noa gaurko auzira. Kontua da oraintsu adimen artifizialaren (AA) inguruan zabaltzen ari den joera eta moldeetan, adimen emozionalarekin lotu daitekeen ukitu edo jite bat sartzen ari direla sistema horietan. Eta emaitzak, negargarritik oso arriskutsura egoteko bidean daude. AA sikofanteak sortu dituzte, koipelustreak esango dut nik. Eta potentzialki min asko emateko modukoak.
Neo-estoizismoa, kontu toxiko samar bat
(Ttap aldizkarirako egindako audio-kolaborazio baten testua da hau, pixka bat moldatua). Berba edo kontzeptu bat oraintsu ikasi dudana. Neo-estoizisimoa. Filosofo greziar zaharren bizitza-jarrera bat, estoizismoa, horixe ikasi genuen aspaldi. Gauzak datozen bezala onartu, agian plazer txikiekin geratu, ez apeta eta anbizioekin, norberaren oreka estoiko bati eutsi...
"Urrutiko matxurak" eta defentsa lehentasunak
Atzo nire Chromecast gailuak funtzionatzeari utzi zion. Mugikorretik telebistara edukia bidaltzeko erabiltzen dut, eta bat-batean, ez zebilen ez Youtubeko bideoak konektatzeko ezta ordaintzen dudan streaming plataforma bateko edukirako. Amatatu-piztu ariketak eta beste gauzatxo batzuk egin ondoren, pentsatu nuen: ez ote da arazo globala? bai, horixe zen. Chromecast modelo gehienek funtzionatzeari utzi diote. "Urrutiko matxura" bat da, eta ez asteko matxura posible bakarra: HP inprimagailu askok ere funtzionatzeari utzi diote, eta Europako analista militar batzuk ere uzkur agertzen hasi dira ea ez ote dioten F-35 gerrako hegazkin amerikarrak Europan funtzionatzeko gaitasunik gabe geratuko. Hau da, "urrutiko matxurak" izan daitezke gauza hauek, edo "urrutiko amatatzeak". Interkonektibitatearen mendeko teknologiarekin ari garela: gailu bat saltzen dizunak erabaki dezake, nonbait, zure gailuak noiz arte funtzionatuko duen.