Uda honetan laneko proiektu interesgarri bat eta pasio pertsonal bat, Tagzania jokoa eta Wikipedia, elkarlotzeko aukera izan dut joko horretako erabiltzaileen argazki ekarpenak Wikimedia Commons biltegi librera lotzeko ekimenarekin. Hori aprobetxatuta, ariketa gehigarri bat egin nuen oporlanetan: Tagzaniako toki-ekarpenetan Wikipedian ilustratu gabeko tokiak bazeuden, irudia gehitu (Wikidata datubasearen bidez). Eta uztail-abuztuko gehikuntza horiek neurtu gero, zenbat ikustaldi izan dituzten Wikipedian. Bada, 5.000 argazkik izan dituzte 370.000 ikustaldi. Dena dela, gehienak argazki bati zor: Emakumezkoen Frantziako Tourra ilustratzeko balio izan duen honi esker 255.000 ikustaldi izan dira, irudia Wikidata elementu honi lotzeari esker lortuak, funtsean.
Hor goiko irudian alemanezko Wikipedian agerpena, Tagzanialari batek Lausana ilustratzeko bidali zigun argazkiarekin.
Beste 5.000 ikustaldi ere Tourrarekin lotuta izan dira, etapa amaiera bateko propagandaren irudia jaso baikenuen Ipar Kataluniatik. Gainerakoak, 100.000 ikustaldi pasa, beste argazki guztiekin. 2 hiilabeteko epean, bakoitzaren 100 ikustaldi gutxi gora-behera. Hona esteka eta itsatsita grafikoa:

Kanpoko kirolari lotutako argazki horiekin izan arren bista gehien, oporlan horietan Euskal Herriko gauzak lotu ditut batez ere Tagzaniako ekarpenekin. Agurtza itsasontzi-museoa, Doneztebe eliza (Alkotz, Ultzama), halako puntutxoak. Ez Tourra bezain mediatikoak, baina hortxe, halako bakoitzarekin ezagutza ilustratua handitzen dugu denontzat, ezta? Eta 50 ikustaldi hilero.
Irudi hauek zein inpaktu izan duten ikuskatzeko tresna berri bat erabili dut: Sightglass. Sightglassek egiten dizuna, nik ikusi dizkiodan bi funtzio nagusietan laburbilduta, honakoa da:



Laburbiltzeko, esteka batzuk:
Erantzun
Sartu