Teknologia albisteak

ksarasola

Erabiltzailearen artikuluak

15 urte Hizkuntzaren Prozesamenduan adituak prestatzen

2016-05-02 : 08:51

15 urte bete dira IXA taldeak, UEUrekin batera, 2001ean HIZTEK graduondokoa martxan jarri zuela. UEUk eskaintzen zuen lehendabiziko titulazio ofiziala izan zen, Hizkuntza eta Teknologian adituak trebatzea zen haren helburua. Geroago, 2007. urtean, UPV/EHUko master bihurtu zen, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua izenekoa (HAP/LAP), eta azkenik, 2013. urtetik aurrera Erasmus Mundus Language and Communication Technologies (EMLCT) masterraren parte ere bada.

e-makumeen lana itzaletik argira eraman nahian

2014-03-07 : 10:29

Badaukagu e-maila, e-bookak, e-administrazioak... eta e-makume ugari eta potenteak ere bai. Baina albiste gutxi ikusten da emakume informatikarien lan oparoaren berri emateko. Horregatik ekarpen horiek Itzaletik argira eramateko ahalegin bat egingo dugu gaur EHUn.

5

Lagundu itzulpen automatikoa ebaluatzen (#ebaluatoia)

2014-02-14 : 11:28

Ixa taldean ingelesetik euskarara automatikoki itzultzen duten itzultzaile automatiko batzuk garatu ditugu azken urtean. Marie Curie beka batekin egin dugu. Orain sortutako prototipoak astebetean ebaluatu nahi ditugu, partehartze publikoarekin. Ebaluatoi publiko bat antolatu dugu. Neurri automatikoek ematen duten kalifikazioaz gain pertsonen iritzia ere nahi dugu. Lagundu, mesedez, parte hartu ebaluazioan.

2

Euskaraz egin dezakezu, baina...

2013-07-31 : 11:57

Doktoregoa egiteko beka bat eskatzen baduzu Eusko Jaurlaritzaren deialdian, aukeratu dezakezu zer hizkuntza erabili nahi duzun zure proiektua adituen aurrean defendatzeko, elkarrizketan. Euskaraz ere egin dezakezu, noski. Baina ematen du hobe dela horrela ez egitea.