Teknologia albisteak

HIZTEK masterreko graduazio lanak

Erabiltzailearen aurpegia
Ainhoa Latatu - UEU
2002-12-12 : 15:12

Aste honetan HIZTEK (Hizkuntza eta Teknologia) graduondokoaren lehenengo mintegia izango dugu. Mintegiaren gaia: aurreko urteko graduondokoan ikasleek egin zituzten lanak aurkeztuko dira.

Ordua: 16:00-19:00

Eguna: abenduaren 13an, ostiralean.

Lekua: UEUko Ikastetxe nagusia. Markeskua Jauregia, Eibar.

Mintegi hau ikasle guztien interesekoa izango dela uste dugu, helburua iaz egin ziren lanen aurkezpena egin eta aurtengo ikasleek horien inguruko ideia orokorra izatea baita.

Horra aurkeztuko diren lanak:

  • Gurrutxaga, Antton (Elhuyar ): Euskal hiztegietako eta corpusetako izen+izenondo kolokazio batzuen azterketa konparatiboa: kolokazioak corpusetatik erauzteak ekar dezakeen hobekuntza. Tutoreak: Xabier Arregi, Ruben Urizar
  • Leturia Azkarate, Igor (Emun): Enpresako sare lokaleko dokumentuak eta informazioa intranet bidez eskuragarri lematizazioa erabiliz. Tutorea: Iñaki Alegria
  • Martinez Bilbao, Mertxe (UPV-EHU): Biologia molekularreko terminoetarako datu base baten diseinua. Tutorea: Miel Loinaz
  • Molpeceres Sanchez, Agustin (Sestaoko udal euskaltegia). Euskara irakasteko testuen mailakatzaile automatiko baterako proposamena Tutorea: Kepa Sarasola
  • Ondarra Artieda, Ainara (Elhuyar ): Esaldien mugak aztertu Murriztapen Gramatika erabiliz. Tutorea: Itziar Aduriz Elhuyar
  • Bernaola Gojenola, Itziar; Morales Carro, Ana Isabel; Payros Agirre, Irune (EHU). Ordenadorez lagundutako itzulpena: Zenbait gogoeta itzulpen memoriez eta lerrokatzaile-segmentatzaileez. Tutoreak: Arantza Casillas, Kepa Sarasola.

HIZTEK graduondokoa, UEU

Erantzun

Sartu