Teknologia albisteak
2

Euskaraz egin dezakezu, baina...

2013-07-31 : 11:57
Doktoregoa egiteko beka bat eskatzen baduzu Eusko Jaurlaritzaren deialdian, aukeratu dezakezu zer hizkuntza erabili nahi duzun zure proiektua adituen aurrean defendatzeko, elkarrizketan. Euskaraz ere egin dezakezu, noski. Baina ematen du hobe dela horrela ez egitea.
Badakit kontua ez dela erraza. Badakit jakintza-alor guztietan ez daudela aditu euskaldunik. Badakit ikerlarigaia beste hizkuntzatan ere moldatu beharko dela berelanean eta emaitzak zabaltzeko. Agian, baina, gaztelania ez da beti aukera egokiena alor guztietan. Bestalde, alor batzuetan aditu euskaldun asko lor daitezke eta arazorik gabe osa daiteke epaimahai euskalduna.

Kontua ez da erraza... badakit.

Baina gogorra egiten zait horrela irudian ikusten den bezala idatzita ikustea, hain nabarmen ikustea.

Euskararen prestigioa ez da oso handia, gurean ere ez.
Baina euskararekin mundu akademikoan pauso esanguratsuak egiten ditugun heinean, aurrerapausoak ikusi beharko ditugu horrelako prozeduratan, ez da?

Erantzunak

2013-07-31 : 13:11

Interfazeko irudikoa argiago utziko dugu; halaxe dio: "Euskarazko aukera aukeratu baduzu, aldibereko itzulpena erabiliko dela jakin behar duzu eta interpretatzaileak aldibereko itzulpenetan dira adituak ta ez gai zientifikoetan".

TA (sic) eta guzti.

2013-08-01 : 10:19

EHUn ere, zenbaitzuek argi esaten dizute euskaraz ez egiteko, ez duzula izango ez zuzendaririk eta ez defentsarako epai-mahaikide egokirik.

1966an irakurri zuen euskaraz lehen tesia Angel Goenagak, Madrilen. Gezurra dirudi gaur egun oraindik horrela ibili behar izateak.

Erantzun

Sartu