Teknologia albisteak

Jabier Zabaleta

Erabiltzailearen aurpegia

Irakurlea, garagardozalea, euskara teknikaria...

Erabiltzailearen artikuluak

Itzulpen automatikoaren aukera txertatu du Orioko Udalak bere webgunean

2019-12-19 : 10:40

Itzultzaile automatiko esperimentala txertatu du Orioko Udalak orio.eus webgunean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren babespean, hizkuntza-teknologiak baliatuz euskararen erabilera sustatu eta errazteko. Itzultzaile automatikoak aukera emango die erabiltzaileei Udalak euskaraz sortutako mezuak gaztelaniaz ere irakurri ahal izateko eta, aldi berean, tresna egokia izango da Udalak segitu dezan euskaraz funtzionatzen eta aurrerapausoak eman ditzan bide horretan sakontzeko.

Oriotarrok Agurainen ere egingo dugu Korrika, Lautadako euskaltzaleen arnasari gurea gehitzeko

2015-03-05 : 10:23

Arnasguneak dira euskararen birika. Hori da UEMAk azken aldian zabaldu nahi duen mezua eta Orioko Udalak ere mezu horixe hedatu nahi du oriotarron artean. Alegia, arnasguneetan bizi garen euskaldunok badugula erantzukizuna, baita ere, gure herritik kanpo, euskararen erabilera bultzatzen.

Arnasgune prekarioak: Orioren adibidea

2015-01-23 : 11:42

Orio Euskal Herriko herri euskaldunenetakoa da eta herritarrek ahalegin handia egin dute, urtetan, euskararen egoera hobetzeko. Ahalegin horri esker asko aurreratu dugun arren, euskararen egoera oso prekarioa da oraindik, bilakaera soziolinguistikoaren datuek erakusten digutenez.

Orioko Udalak 'Euskaraz bizi-bizi' jardunaldia antolatu du azaroan

2014-10-31 : 11:27

Orioko Udaleko Euskara batzordeak 'Euskaraz bizi-bizi' jardunaldia antolatu du azaroan, herritarren kontzientzia linguistikoan eragiteko egitasmoaren barruan. Udalak bi urte daramatza 'Euskaraz bizi-bizi' egitasmoa bultzatzen, honako helburu nagusiarekin: oriotarren kontzientzia linguistikoan eragitea, euskaraz bizitzeko aukera egin dezaten. Ahalegin horren barruan, jardunaldia antolatu du bigarrengoz (2011n egin zen lehenbizikoa) eta hainbat hitzaldi eta mahai-inguru izango dira azaroan.

'Euskaraz bizi-bizi' bideoa aurkeztu du Orioko Udaleko Euskara batzordeak, izen bereko egitasmoaren barruan

2013-12-09 : 17:50

Abenduaren 7an Herriko Plazan egindako jaialdian aurkeztu zuen Udaleko Euskara batzordeak udazken honetan grabatutako bideoa. Bideoa 'Euskaraz bizi-bizi' egitasmoaren barruan grabatu du Udalak, herritarren hizkuntza-kontzientziazioan eragiteko asmoz.

 

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago