Jabier Zabaleta
Irakurlea, garagardozalea, euskara teknikaria...
Artikuluak
Itzulpen automatikoaren aukera txertatu du Orioko Udalak bere webgunean
Itzultzaile automatiko esperimentala txertatu du Orioko Udalak orio.eus webgunean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren babespean, hizkuntza-teknologiak baliatuz euskararen erabilera sustatu eta errazteko. Itzultzaile automatikoak aukera emango die erabiltzaileei Udalak euskaraz sortutako mezuak gaztelaniaz ere irakurri ahal izateko eta, aldi berean, tresna egokia izango da Udalak segitu dezan euskaraz funtzionatzen eta aurrerapausoak eman ditzan bide horretan sakontzeko.
Oriotarrok Agurainen ere egingo dugu Korrika, Lautadako euskaltzaleen arnasari gurea gehitzeko
Arnasgune prekarioak: Orioren adibidea
Orio Euskal Herriko herri euskaldunenetakoa da eta herritarrek ahalegin handia egin dute, urtetan, euskararen egoera hobetzeko. Ahalegin horri esker asko aurreratu dugun arren, euskararen egoera oso prekarioa da oraindik, bilakaera soziolinguistikoaren datuek erakusten digutenez.
Orioko Udalak 'Euskaraz bizi-bizi' jardunaldia antolatu du azaroan
Orioko Udaleko Euskara batzordeak 'Euskaraz bizi-bizi' jardunaldia antolatu du azaroan, herritarren kontzientzia linguistikoan eragiteko egitasmoaren barruan. Udalak bi urte daramatza 'Euskaraz bizi-bizi' egitasmoa bultzatzen, honako helburu nagusiarekin: oriotarren kontzientzia linguistikoan eragitea, euskaraz bizitzeko aukera egin dezaten. Ahalegin horren barruan, jardunaldia antolatu du bigarrengoz (2011n egin zen lehenbizikoa) eta hainbat hitzaldi eta mahai-inguru izango dira azaroan.
'Euskaraz bizi-bizi' bideoa aurkeztu du Orioko Udaleko Euskara batzordeak, izen bereko egitasmoaren barruan
Abenduaren 7an Herriko Plazan egindako jaialdian aurkeztu zuen Udaleko Euskara batzordeak udazken honetan grabatutako bideoa. Bideoa 'Euskaraz bizi-bizi' egitasmoaren barruan grabatu du Udalak, herritarren hizkuntza-kontzientziazioan eragiteko asmoz.