Abenduaren 7an Herriko Plazan egindako jaialdian aurkeztu zuen Udaleko Euskara batzordeak udazken honetan grabatutako bideoa. Bideoa 'Euskaraz bizi-bizi' egitasmoaren barruan grabatu du Udalak, herritarren hizkuntza-kontzientziazioan eragiteko asmoz.
Euskara batzordeak adin eta kolore askotako oriotarrak bildu eta euskarari buruz hizketan jarri ditu, talde txikitan: euskararen egoera nola ikusten duten, zer etorkizun aurreikusten dioten, erabilera bultzatzeko zer egin beharko litzatekeen… Hizketaldi horietan esandakoekin 23 minutuko bideoa osatu du, larunbateko jaialdian aurkeztu zena.
Bideoa youtubera igo du orain batzordeak eta esteka honetan ikus daiteke: http://youtu.be/F_94rghqBDk
Erantzun
Sartu