Zientzialariak bildumako hamaikagarren komikia argitaratu duIkaselkar hezkuntza-argitaletxeak: "Koperniko. Unibertsoaren erdigunea". Zientziaren historian esanguratsuak izan diren gizon-emakumeak aurki ditzakegu Zientzialariak bilduman. Helburu bikoitza du egitasmoak: batetik, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea eta, horri lotuta, euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzea eta, bestetik, dibulgazio zientifikoaren bitartez, haur eta gazteei zientzia gerturatzea, STEAM arloekin lotutako bokazioak bultzatze aldera.
Jakingura kilikatu eta irudimena lantzea dute helburu Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak sortu eta argitaratu berri dituen Kilimak koaderno jostagarriek. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta euskaraz eta euskaratik sortuak izan dira. Lehenengo bi zenbakiak jada kalean dira: Kilimak 1 (6-7 urte) eta Kilimak 2 (7-8 urte). Ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen dute, modu erakargarri eta jostarian.