Claude adimen artifizialeko (AA) txat-bota egin duen Anthropic enpresak ikerketa-txostena kaleratu du zein lanpostutan egongo den galera handiena AAren ondorioz. Informatikako programatzaileak estutu beharko lirateke gehien, eta eskulanetan oinarritutako ofizioak dira eragin gutxiena pairatzen ari direna.
AAk arriskuan jartzen dituen lanpostuen artean, hauek dira arrisku handiena dutenak:
Arrisku gehien duten langileak emakumezkoak, zuriak, adinekoak eta soldata altuak kobratzen dituztenak dira.
Lan seguruenak dira tabernariak, garbitzaileak eta zaintza zerbitzuak: AAk ezin automatizatu dezakeen eskulana oro har. Hona txosteneko taula bat:

Arrisku hauek errealitate bihurtzeko prozesuan, gertatzen ari dena ez dira horrenbeste langile kaleratzeak, baizik eta kontratazioa geldiaraztearen ondorioa pairayko dutena. Programatzailea zara dena delako tokian lanean? Lan hori galtzeko aukera ez da hain handia, proportzionalki graduatu berriak du 4 bider arrisku handiagoa lanik gabe egoteko. Hain zuzen ere, datuek erakusten dute AEBetan lontratazioak % 14 jaitsi dira ChatGOT martxan jarri zenetik, gorago zehaztutako arrisku handieneko lanpostuetan.
Bestalde, potentzialtasunetik errealitatera ere jauzia dago, zabaldu duten grafikoaren arabera.

AAk moztu dezakeen lanpostu potentzialen alorra esparru urdinak markatzen du, baina benetan non ari diren galtzen giza-langileak esparru gorrian daude. Enpresetako erabakietan geldotzen ari dira, dirudienez, potentzialtasuna. Hala ere, badoaz alor batzuetan, mozten. Noski, grafikoak erakusten du management kategoria dela non lanpostuak aurreztu daitezkeen, baina arduradun, kudeatzaile eta exekutiboek beren esparru propioan ez dute hainbeste mozten.
Azterketa merkatuko datu errealetan oinarritzen da, baina AAk berak lagundutako proiekzioak ere badaude tartean, Anthropicek berak azaldu duenez. Lan osoa hemen dauakzue.
Erantzun
Sartu