EITBk gaur jakinarazi duenez ETB1 ON eta ETB2 ON kate berriek ordezkatuko dituzte ETB3 eta ETB4, martxoaren 18tik aurrera, asteazkenetik aurrera. ETB1 ON eta ETB2 ON, Interneten, YouTuben eta plataforma nagusietan egongo dira, baina lurreko telebistaz ETB3 eta ETB4 jasotzen zutenek ere etxeko gailuean ere izango dituzte. ETB1 ONeko lehen edukietako bat izango da Korrikaren zuzeneko jarraipena, martxoaren 19tik aurrera.
ETB1 ON eta ETB1 ez dira berdinak izango; ezta ETB2 ON eta ETB2 ere. Guztietan emitituko dira, aldi berean, albistegiak eta gaurkotasuneko saioak; baina proposamen eta eduki bereiziak eta osagarriak eskainiko dituzte guztiek.
Korrikari dagokionez, ETB1 ONek emango duen seinalea, goizetan lehen ordutik eta "Egun On" albistegira arte izango da; hero goizean zehar "Gaur Egun 1" abiatu arte; eta, "Eguraldia" saioaren ondoren, arratsaldearen zati handi batean.
Erantzun
Sartu