Euskal Game Jam 3 topaketa asteburu honetan izango da, martxoaren 20tik 22ra, Eibarren. Aurreko urteetako bilkuretan bezala, euskarazko bideojokoen garapena bultzatuko dute antolatzaileek, Game Erauntsia Elkarteak eta Zomorro Studio taldeak, aurtengoan Eibarko UniEncounter ekimenarekin bat eginez gainera.
Ostiralean 17.00etan hasi eta igandean 17.00etan amaituko da topaketa, eta Uni Eibar-Ermua ikastetxean izango da, Eibarren.
Kontua da bakarka zein taldeka encounterrean bertan euskarazko bideojokoa garatzea. Gutxienez euskaraz, modu eleanitzean garatu baitaitezke ekitaldian, eta gero hedatu ere bai.
Ez da materialik eskainiko bideojokoa sortzerako orduan: partaideek beren ordenagailuak eta tresnak erabili beharko dituzte. Gauza bera gertatzen da jokoaren baliabideekin edo asset-ekin: proiektuan agertuko diren testurak, modeloak, soinuak, eta abar norberak sortutakoak edo lizentzia askekoak izan behar dira.
Bideojokoen sorkuntzari hasiera eman aurretik gai orokorra proposatuko da antolakuntzatik. Gaiari lotutako obra garatu beharko dute partaideek. Aurreko bi edizioetan 'ikusezina' eta 'eraldatu, bihurtu' gaiak izan ziren ardatz.
Informazio gehiago:
Erantzun
Sartu