Duela egun batzuk Mate.eus martxan jarri zuen bezala (hemen albistea), beste proiektu bat prestatu du orain Beñat Erezuma pedagogo, dibulgatzaile eta adimen artifizialeko (AA) adituak. Adimen artifiziala euskaraz eta modu didaktikoan lantzeko webgune berria da Artifiziala.eus.
12-18 urteko ikasleentzat pentsatutako doako plataforma digital interaktiboa da, adimen artifiziala zer den, nola funtzionatzen duen eta nola erabili behar den modu kritikoan ulertzen laguntzeko. Aipatu behar da Artifiziala.eus bat datorrela AI Literacy Framework ikuspegiarekin, AA ikasketetan modu arduratsu batean integratzeko irizpide sortarekin.
Proiektuak uztartzen ditu ikasgaiak, laborategiak, erronkak eta orientazio atal espezifikoak, bai ikasleentzat, irakasleentzat eta familientzat ere.
Helburua ez da soilik tresna berriak erabiltzen ikastea, baizik eta adimen artifizialaren oinarriak, mugak, arriskuak eta aukerak euskaraz lantzeko espazio argi eta erabilgarri bat eskaintzea.
Euskarak presentzia eta etorkizuna behar ditu teknologia berrien eremuan ere, eta proiektu honek ekarpen txiki bat izan nahi du norabide horretan. Edozein iruzkin: info a bildua berezuma.com
Ikus: Artifiziala.eus
Erantzun
Sartu