Teknologia albisteak

Ikaselkar hezkuntza-argitaletxea

Erabiltzailearen aurpegia

Hezkuntza dugu pasio.

Erabiltzailearen artikuluak

‘Gure Zirkua’ jolas eta denbora-pasa koadernoa argitaratu du Ikaselkarrek

Gure Zirkua eta bertako langile eta artistak protagonista dituen jolas eta denbora-pasa koadernoa argitaratu du Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak: Gure Zirkua. 8 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago eta Ane Aierbe eta Uxue Urdangarin irakasleek sortu dute, Gure Zirkuko kideen babes eta laguntzarekin.

Kilimak, euskaratik eta euskaraz sortutako oporretako koaderno jostagarriak, 6-12 urteko haurrentzat

Datozen asteetan iritsiko dira liburudendetara Kilimak koaderno jostagarriak, Ikaselkar hezkuntza-argitaletxearen eskutik. Euskaraz eta euskaratik sortuak izan dira, oporraldian ere euskaraz jolasteko eta gozatzeko.

Nikolas Kopernikoren biografia-komikia, Zientzialariak bilduman

Zientzialariak bildumako hamaikagarren komikia argitaratu duIkaselkar hezkuntza-argitaletxeak: "Koperniko. Unibertsoaren erdigunea". Zientziaren historian esanguratsuak izan diren gizon-emakumeak aurki ditzakegu Zientzialariak bilduman. Helburu bikoitza du egitasmoak: batetik, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea eta, horri lotuta, euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzea eta, bestetik, dibulgazio zientifikoaren bitartez, haur eta gazteei zientzia gerturatzea, STEAM arloekin lotutako bokazioak bultzatze aldera. 

Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak Kilimak oporretako koaderno jostagarriak kaleratu ditu, euskaraz eta euskaratik sortuak

Jakingura kilikatu eta irudimena lantzea dute helburu Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak sortu eta argitaratu berri dituen Kilimak koaderno jostagarriek. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta euskaraz eta euskaratik sortuak izan dira. Lehenengo bi zenbakiak jada kalean dira: Kilimak 1 (6-7 urte) eta Kilimak 2 (7-8 urte). Ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen dute, modu erakargarri eta jostarian.