Jakingura kilikatu eta irudimena lantzea dute helburu Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak sortu eta argitaratu berri dituen Kilimak koaderno jostagarriek. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta euskaraz eta euskaratik sortuak izan dira. Lehenengo bi zenbakiak jada kalean dira: Kilimak 1 (6-7 urte) eta Kilimak 2 (7-8 urte). Ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen dute, modu erakargarri eta jostarian.
Oporretan ere euskaraz jolasean aritzeko eta gozarazteko asmoa dute. Gainera, ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen dute, modu erakargarri eta jostarian.
Askotariko gaiak eta jarduerak aurkituko ditugu Kilimak koadernoetan, beti ere euskal testuinguru batean kokatuz. Haurrek euskal mitologiara gerturatzeko aukera izango dute, Gure Zirkuko lagunekin jolas egingo dute eta Euskal Herriko bazterrak ezagutuko dituzte, besteak beste.
Atal bakoitzaren hasieran misterio edo enigma bat aurkeztuko zaio irakurleari, eta hurrengo orrialdeetan misterioa argitzeko erronkak gainditu beharko ditu han-hemen aurkituko dituen pistak jarraituz.
Ondorengo atalak aurkituko ditugu Kilimak koadernoetan:
Horrez gain, koaderno bakoitzak liburu gomendioak ere egingo ditu. Halaber, QR kodeen bidez ikus-entzunezko baliabideak eskainiko dira, besteak beste, abestiak, jolasak eta eskulanak egiteko jarraibideak.
Adin tarte bakoitzeko koaderno bat egongo da. Lehenengo biak jada kalean dira: Kilimak 1, 6-7 urteko haurrentzat, eta Kilimak 2, 7-8 urteko haurrei zuzendutakoa.
Gorka Aranburu eta Higinia Garay ilustratzaileek egin dituzte marrazkiak.
Kilimek barre eginarazten duten bezala, Kilimak koadernoek elkar kitzikatzea dute helburu, irri egitea eta ondo pasatzea, familiartean, lagunartean edo bakarka.
Erantzun
Sartu