Teknologia albisteak
1

“POI” eta “WPT”: eta euskaraz?

Erabiltzailearen aurpegia
2014-06-17 : 20:12
POI”-ek garrantzi handia izango dute hemendik aurrera Ibilbideak-en. Baina nola adierazi “POI” euskaraz? Eta “WPT”?
Hemendik aurrera “POI” hitza “ibilbidea” bezain arrunta izango da egitasmo honetan.

Gaztelaniaz “POI” adierazteko “POI” bera edo “punto de interés” erabiltzen da. “WPT” esateko berriz, ez dugu hitzik ezagutzen eta “waypoint” hitzaren erabilera oso zabalduta dago.

Eta euskaraz?

Ba euskaraz ez dugu ezagutzen eredu nagusirik. Beraz, erarik txukunena aurkitu behar dugu kontzeptu horiek euskaraz izendatzeko.

Hemendik aurrera “POI” euskaraz esateko “interesgunea” hitza erabiltzea pentsatu dugu, eta “WPT” “bidegunea”. Gure zalantza Euskaltzaindiara bidali genuen eta kontu hau araututa ez egon arren, egokia iruditu zaie hemen azaltzen ari garena.

Eta zuk, nola ikusten duzu?

Testu osoa hemen:
http://ibilbideak.euskadi.net/blog/2014/06/poi-eta-wpt-eta-euskaraz/

Erantzunak

2014-06-21 : 17:25

Interesgunea egokia iruditzen zait. WPT edo waypoint terminorako nik GPSrako Viking mahaigaineko aplikazioa lokalizatu nuenean bide-puntua erabili nuen.
http://viking-euskaraz.wikispaces.com/
http://librezale.org/wiki/Viking/

Erantzun

Sartu