Teknologia albisteak

Mugibili

Erabiltzailearen aurpegia

Mugitzeko aukerak - Ideas para moverse

Erabiltzailearen jarduna

3

"Topo Euskal Herria" jaio da

2016-03-09 : 15:42

Zure ibilbideak oraindik gehiago gozatzeko baliabide erabilgarria. Mugibili-n, Euskal Herriko maparik osatuena eskaintzen dugu, zehaztasun handiz, aberastutako edukiekin, eta Ibilbideak sortzeko eta jarraipena errazteko kolore egokiak erabiliz. Gainera, bidegorriak eta bide berdeak bezalako eduki bereziak eskaintzen ditu. Mugibili webgunearen bisoreetan ikusgai dago eta hainbat formatutan doako behera kargatze librea eskaintzen da, GPS gailuetarako eta sakelako telefonoetarako.

Mugibili dagoeneko online

2015-12-22 : 22:27

Kirol-jarduera fisikoen bilatzailea: http://mugibili.euskadi.eus

Euskal Herria bizikletaz GPSrik gabe

2014-12-27 : 10:57

Trans Euskal Herria ib zikloturismoa dagoeneko zehaztuta dago eta pertsona askorentzat egokia da. GPS gailu baten laguntzarik gabe jarraitzeko argitaratu nahi dugu.

Non dago Kopenhage Euskal Herrian?

2014-09-27 : 09:29

Gure inguruko zein herritan egiten dira joan-etorri gehien bizikletaz? Zein da Euskal Herriko herririk “bike-friendly”-ena? Zer iruditzen zaizue?

1

“POI” eta “WPT”: eta euskaraz?

2014-06-21 : 09:12

POI”-ek garrantzi handia izango dute hemendik aurrera Ibilbideak-en. Baina nola adierazi “POI” euskaraz? Eta “WPT”?

1

Transibilbideak BTT: Euskal Herriko naturaguneak mendi bizikletaz

2014-06-07 : 09:46

Tib BTT, Euskal Herriko naturagune nagusiak lotzen dituen mendi bizikleta ibilbidea da. Ibiltari talde batek, bere eskarmentua, ezagutza eta ilusioa jarriz, sortutako auzolan ekimena. Orain, ibilbide hau prest dagoela, gozatu nahi duten guztiekin partekatu nahi dugu. Ibilbide osoa egin ahal izateko baliabideak aurkeztuko dizkizuegu eta gainera, animatzen bazarete, uztailaren 17tik 20ra, Otsagitik-Oriora joango gara 24.tik 27rainoko etapak eginez.  Gonbidatuta zaudete!

Euskal Herriko lehen mapa digital librea

2014-04-25 : 10:22

Dagoeneko prest dugu Ibilbideak maparen bertsio berria: Euskal Herriko lehen mapa digital librea. Ibilbideak webgunearen bisoreetan ikusgai dago eta hainbat formatutan doako behera kargatze librea eskaintzen da, GPS gailuetarako eta sakelako telefonoetarako.

Ondare ibilbideak auzolan ekimena

2014-04-06 : 12:06

Zeintzuk dira gure kultura eta natura ondarearen tokirik interesgarrienak? Zeintzuk dira toki horietara oinez joateko ibilbiderik onenak? Eta ibilbide guzti horiek bilduma txukun batean partekatzen baditugu, auzolan ekimen baten bitartez?

Euskara 'Ibilbideak' ibiltarien komunitatean

2013-08-06 : 10:58

Ibilbideak egitasmoaren oinarrien artean “euskalduna” zehazten da. Baina zer egiten dugu izaera hori lortzeko? Zein da gure egoera euskararen inguruan?

Igandean II. Ibilbideak kedada

2013-06-06 : 10:11

Aurtengo Kedada prest dago. Igandean, ekainaren 9an izango da. Kosta Trail -ekin batera izango da eta hiru aukera ezberdin eskaintzen dizkigu: 30kmko mendi lasterketa (dorsalak dagoeneko agorturik), 20kmko ibilaldia eta 12kmko familia giroko ibilaldia.

Zegama-Aizkorri talde berria Ibilbideak-en

2013-05-02 : 13:15

Talde berriak antolatzen ari gara Aterpen. Aurreko batean Txikibiltariak taldea azaldu genizuen. Oraingoan Zegama-Aizkorri sortu berria den taldea aurkeztu nahi dizuegu. Mendi lasterketak gustuko badituzu, ederki aukeratu duzu.

Zegama_Aizkorri_2011_ik