Teknologia albisteak

Iban Zaldua

Erabiltzailearen aurpegia

Irakaslea, idazlea, donostiarra jatorriz, Gasteizen bizi naiz / Profesor, escritor, donostiarra de nacimiento, vivo en Vitoria

Erabiltzailearen artikuluak

1

Hegemonia eta heterodoxia bitxiak

2014-12-05 : 11:30

Nik uste dut gaur oso ondo erretratatu duela Euskadi Irratiko entzule batek Jon Sarasuaren diskurtsoa, generoari dagokionean: duela bi asteko polemika hizpide, entzule horrek bidali duen mezuak eskertzen zion Sarasuari bere ekarpen nolabait disidentea, eta positiboki konparatzen zuen Maroto Gasteizko alkateak RGIaren inguruan eragin duen eztabaidarekin. Horrekin asko esanda geratzen da. Adiskide batek Twitterren ironikoki bota duen bezala, "heterodoxia Jon Sarasua bada, gora ortodoxia!".

2

Eako Poesia Egunak (moda gehigarria): Batelarien+Armairuen larunbateko "dress code" ramonestarra

2012-07-18 : 13:38

Aurten ere, aurreko batzuetan bezala, Volgako Batelarien ordezkaritzak –oraingoan “Ez Dok Armairu/Ez Don Armairu” emanaldi poetiko-kabareteroko gainontzeko partaideen laguntza paregabeaz– nabarmendu nahi izan du Eako Poesia Egunetan; izan ere, hori da egiten dakiten gauza bakarra, beren burua nabarmentzen ahalegintzea. Poeta eta kultur jende orok bezala, bide batez esanda. Sustatuk kontuari buruzko ohar labur bat idazteko eskatu dit, eta nabarmentzen jarraitzeko aukera honi huts ezina iritzita, hona hemen web orri honetan bertan aurki dezakezuen Karmelo Landaren kronika –nekez– osatuko duen  El País S Modarako gehigarri modukoa.

 

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago