Iban Zaldua
Irakaslea, idazlea, donostiarra jatorriz, Gasteizen bizi naiz / Profesor, escritor, donostiarra de nacimiento, vivo en Vitoria
Artikuluak
Hegemonia eta heterodoxia bitxiak
Eako Poesia Egunak (moda gehigarria): Batelarien+Armairuen larunbateko "dress code" ramonestarra
Aurten ere, aurreko batzuetan bezala, Volgako Batelarien ordezkaritzak –oraingoan “Ez Dok Armairu/Ez Don Armairu” emanaldi poetiko-kabareteroko gainontzeko partaideen laguntza paregabeaz– nabarmendu nahi izan du Eako Poesia Egunetan; izan ere, hori da egiten dakiten gauza bakarra, beren burua nabarmentzen ahalegintzea. Poeta eta kultur jende orok bezala, bide batez esanda. Sustatuk kontuari buruzko ohar labur bat idazteko eskatu dit, eta nabarmentzen jarraitzeko aukera honi huts ezina iritzita, hona hemen web orri honetan bertan aurki dezakezuen Karmelo Landaren kronika –nekez– osatuko duen El País S Modarako gehigarri modukoa.
