Teknologia albisteak

Gaizka Izagirre

Erabiltzailearen aurpegia

Ikusi makusi...zer ikusi?

Erabiltzailearen artikuluak

Iraultza kreatiboa pantaila txikian

2015-09-29 : 10:11

Bada telesailen artean aparteko talde txiki bat, “onak ala txarrak” diren eztabaidatzetik harago, telesailen historian eragin berezia izan duena. Arrastoa utzi eta estreinatu ziren mementotik klasiko bihurtu ziren. Modu batean, iraultza kreatibo bat eragin duten ekoizpenak direla esan daiteke.

3

%100 Eusko Label: azken urteetako ezinbesteko euskal laburmetraiak

2014-04-02 : 17:29

ARGIA IKUSI MAKUSI


Laburmetraia, 30 minutu baino gutxiago irauten duen ikusentzunezko pieza eta orokorrean oso jende gutxik ikusten duena. Azkeen urteetan biraketa bat egon da neurri batean, gaur egun mundu guztiak eskura dauzkagun grabatzeko hainbat eta hainbat sistemekin: kamera merkeak, mugikorrak eta abar. “Wikipediara” joanez gero hau irakurri dezakegu:” Teknologia digitalei esker gaur egun ia edozeinek film labur bat ekoiztu dezake. Horren ondorioz benetako iraultza eman da. Film labur bat egiteko nahikoa izan daiteke smartphone bat izatea eta horrelako lehiaketak ugaritu egin dira. Internet sareak ekoizpenak zabaltzeko aukerak erraztu egin ditu. Horri esker film laburrek planteatzen zuten arazo nagusia, zabalkundearena, konpondu da.”

 

Esan beharrik ez dago honek alde on ugari dauzkala (argi dago zeintzuk diren) baina  hontatik bizi nahi dugunok konpetentzia izugarriari aurre egin behar diogu egunero. Eta bestalde  badirudi mugikor edo kamera simple batekin edozeinek graba dezakeela laburmetrai edo pelikula bat, eta hori egia da (neurri batean), baina gauza ez da ZER grabatu bakarrik baizik eta NOLA grabatu. Zinemari buruzko ezagutzak dituena (bai teknika aldetik edo baita zinemaren historiaren aldetik), ideia simple bat, maisu lan bat bihur dezake. Adibide nabarmenena nere ustez David Fincher, “The Social Network” filmarekin. Lehen begiratuan, batere inporta ez zitzaidan gai batekin eta interes gehiegi pizten ez zuena, maisu lan bat bilakatu zuen, NOLA grabatu garrantzia haundia duelako (eta enaiz diru kontuaz ari, ezagutzaz baizik). Edo Michael Hanekeri, kamera eta aktore bat soilik utziz gero,  ziur nago izugarrizko pelikula egingo lukeela. Bestalde ordea,  hala moduzko tipo bati historiako gidoi onena eman eta  seguru ezertarako balioko elukeen zerbait egingo lukeela.

Zerrendarekin hasi baino lehen, orain aste batzuk aipatu nizuen Scorsesek bere alabari idatzitako eskutitzaren zati bat ekarri nahiko nuke hausnarketa moduan.”..Orduan, zergatik diot etorkizuna bikaina izango dela? Lehen aldiz historian oso diru gutxigatik pelikulak egin daitezkeelako. Ni gaztea nintzenean guztiz pentsaezina zen zerbait. Garai horretan aurrekontu gutxiko filmak salbuespenak ziren baldintza beharrean.Orain alderantziz. Izugarrizko irudiak graba ditzakezu, gaur egun lor daitezkeen kamerekin.Soinua graba dezakezu. Muntatu, nahasketa egin eta kolore akatsak zuzendu zure etxetik mugitu gabe. Hau dena, gaur egun posible da.”  Hau da, aipatutako puntuak oso kontuan hartuz, badituela bere alde onak baina baita txarrak ere. Hemen utziko dut momentuz gaia eta zerrendarekin hasiko naiz, oso luzerako eman baidezake asuntu polemiko honek.

Azken urteetako ezinbesteko 16 soinu banda

2014-03-13 : 19:54

Michael Nyman konposatzaileak (“El piano”, “Gattaca”) esan zuen, egungo gazteriak ez duela musika klasikoari buruzko inongo kulturarik, baina film askoren soinu bandei esker erreferentzia klasiko hori bilatzen jakin dutela,mundu horretara gerturatuz. Ziurrenik aipatutako horien artean ni neu sartu ninteke.