Teknologia albisteak

Azken urteetako ezinbesteko 16 soinu banda

Erabiltzailearen aurpegia
2014-03-13 : 19:54

Michael Nyman konposatzaileak (“El piano”, “Gattaca”) esan zuen, egungo gazteriak ez duela musika klasikoari buruzko inongo kulturarik, baina film askoren soinu bandei esker erreferentzia klasiko hori bilatzen jakin dutela,mundu horretara gerturatuz. Ziurrenik aipatutako horien artean ni neu sartu ninteke.

Azken urteetako konposatzaile nabarmenenak, Michael Giacchino, Hans Zimmer, Clint Massel, John Williams, James newton Howard,Philip Glass,Gustavo Santaolalla, Ludovico Einaudi,Yann Tiersen,Carter Burwell,Danny Elfman,Howard Shore, Alexandre Desplat  Alberto Iglesias,Angelo Badalamenti... eta aipatuko ez ditudan beste hainbat eta hainbat, bi blog oso beharko nituzkeelako bakoitzak merezi duen tartetxoa eskaintzeko. Beraz, azken urteetan eta modu orokorrean ezinbestekoak iruditzen zaizkidan 16 soinu banda azalduko dizkizuet (filmen soinu bandak soilik, telesailenak beste artikulu batean azalduko ditut), naiz eta lehen aipatutako konposatzaile askorekin konparatuz kurrikulum edo ibilbide motzagoa izan, aipatzen dudan pelikula konkretuan bakarrik oinarrituko naiz.

The Assassination of Jesse James By The Coward Robert Ford

(Nick Cave eta Warren Ellis)

Agian askok ez duzue berdin pentsatuko baina nire ustez Nick Cave eta Warren Ellisen bitxikeria txiki honek,  zineak azken hamar urteetan eman duen partitura onenetarikoen artean dagoela iruditzen zait.

 

There Will Be Blood

(Jonny Greenwood)

Filmari buruz orduak pasako nituzke hizketan, baina Jonny Greenwoodek (Radiohead) konposaturiko pieza hau ez da atzean geratzen. Ziur nago (ez dut konprobatu) pelikulak irauten dituen 158 minutuetatik musika %75ean presente dagoela. Sekulako lana dudarik gabe.

)

 

Up

(Michael Giacchino)

XX mende hasierako jazz orkestra zaharrenen soinua oso aintzakotzat hartu zuen Giacchinok, Up pelikula zoragarriaren musika konposatzeko.

 

This is  england

(Ludovico Einaudi)

Ludovico Einaudi maisuaren beste lan zoragarri bat, entzun eta egiaztatu.

)

Prisoners

(Jóhann Jóhannsson)

2013ko pelikula aipagarrienetarikoak, horrelako musika bakarrik eduki zezakeen. Johann Johannsson konposatzaile Islandiarraren lan dotorea, istorioan guztiz integratua.

 

Once

(Glen Hansard, Markéta Irglová)

2007ko Oskar sarietan abesti onenaren saria jaso zuen harri bitxi txiki bat.

 

Drive

(Cliff Martinez eta beste batzuk)

80garren hamarkadako ukitua duen musika bikaina.

 

Shame

(Harry Escott)

Pelikula bitxi honen atmosfera estutzailean murgiltzen laguntzen zaituen musika ilun eta astuna, baina era beran eraginkorra eta paregabea.

 

The dark knight trilogy

(James Newton Howard, Hans Zimmer)

Oso motz geratuko naiz James Newton Howard eta Hans Zimmer haundiak aipatzerakoan, beraz entzun eta gozatu.

)

 

Sherlock Holmes

(Hans Zimmer)

Hans Zimmer erraldoiaren beste erakustaldi paregabe bat.

 

Lady in the water

(James Newton Howard)

Pianoa, koruak eta sokazko instrumentuen nahasketa zoragarriarekin fantasiazko mundura bidaiatzea laguntzen digun konposizio bikaina.

 

The Social Network

(Atticus Ross, Trent Reznor)

Filmaren pertsonaia nagusien psikologian murgilduarazten gaituen musika bikaina.

 

Tinker Taylor Soldier Spy

(Alberto Iglesias)

Alberto Iglesias Donostiarraren konposizio honek filmaren misterio eta intrigan murgiltzen gaitu, erritmo astuneko momentuetan atmosfera guztiz estutuz.

 

The Proposition

(Nick Cave eta Warren Ellis)

Western munduan kokatzen den film honen musika paregabea Nick Cave eta Warren Ellisen eskutik datorkigu berriz ere.

 

Brockeback Mountain

(Gustavo Santaolalla)

Gustavo Santaolalla argentinarraren konposaketa nabarmenetarikoa dudarik gabe.

 

Sunshine

(Karl Hyde, John Murphy, Rick Smith)

Eta azkenik, oilo ipurdia jartzeko gai den musika horietakoa, izugarria!

 

Ziur nago bidean bateonbat utzi dudala, baina hauek dira nire ustez azken urteetan aipamen berezia merezi duten artistak.  Eta hasieran esan bezala, hurrengo artikulu batean telesailen soinu bandak komentatuko dizkizuet, luze hitz egiteko beste atal bat iruditzen baitzait.

 

Erantzun

Sartu