Esan beharrik ez dago honek alde on ugari dauzkala (argi dago zeintzuk diren) baina hontatik bizi nahi dugunok konpetentzia izugarriari aurre egin behar diogu egunero. Eta bestalde badirudi mugikor edo kamera simple batekin edozeinek graba dezakeela laburmetrai edo pelikula bat, eta hori egia da (neurri batean), baina gauza ez da ZER grabatu bakarrik baizik eta NOLA grabatu. Zinemari buruzko ezagutzak dituena (bai teknika aldetik edo baita zinemaren historiaren aldetik), ideia simple bat, maisu lan bat bihur dezake. Adibide nabarmenena nere ustez David Fincher, “The Social Network” filmarekin. Lehen begiratuan, batere inporta ez zitzaidan gai batekin eta interes gehiegi pizten ez zuena, maisu lan bat bilakatu zuen, NOLA grabatu garrantzia haundia duelako (eta enaiz diru kontuaz ari, ezagutzaz baizik). Edo Michael Hanekeri, kamera eta aktore bat soilik utziz gero, ziur nago izugarrizko pelikula egingo lukeela. Bestalde ordea, hala moduzko tipo bati historiako gidoi onena eman eta seguru ezertarako balioko elukeen zerbait egingo lukeela.
Zerrendarekin hasi baino lehen, orain aste batzuk aipatu nizuen Scorsesek bere alabari idatzitako eskutitzaren zati bat ekarri nahiko nuke hausnarketa moduan.”..Orduan, zergatik diot etorkizuna bikaina izango dela? Lehen aldiz historian oso diru gutxigatik pelikulak egin daitezkeelako. Ni gaztea nintzenean guztiz pentsaezina zen zerbait. Garai horretan aurrekontu gutxiko filmak salbuespenak ziren baldintza beharrean.Orain alderantziz. Izugarrizko irudiak graba ditzakezu, gaur egun lor daitezkeen kamerekin.Soinua graba dezakezu. Muntatu, nahasketa egin eta kolore akatsak zuzendu zure etxetik mugitu gabe. Hau dena, gaur egun posible da.” Hau da, aipatutako puntuak oso kontuan hartuz, badituela bere alde onak baina baita txarrak ere. Hemen utziko dut momentuz gaia eta zerrendarekin hasiko naiz, oso luzerako eman baidezake asuntu polemiko honek.
Zeri buruzkoa da? Donostiako alde zaharrean kokatzen da, konstituzio plazatik trinitate plazaraino doan ibilbidean konkretuki. Protagonistak, Mikel, bere anaia eta gomazko pelota batzuk.
Zeri buruzkoa da? Batzuetan, ume txikiak dituzten senar-emazteek amona faltan botatzen dute, batzuetan bakarrik.
Zeri buruzkoa da? Kontua ez da elkarrizketa luzeak izatea, kontua ez da elkarrekin urteak bizitzea. Batzuetan, pasadizoko leku batean, minutu gutxi batzuetan, norbaitekin konekta dezakezu.
Zeri buruzkoa da? Realzale guztiontzat oso berezia izan zen partidu bat oinarritzat hartuz, Alzheimerraren gaixotasuna jasaten dutenei omenaldi bat.
Zeri buruzkoa da? Gizon batek akuri gisa eskaini du bere burua muturreko beldur-ikarazko egoeretan giza jokabidea aztertzeko asmoz egingo den esperimentu baterako. Esperimentua jasaten badu, horren truke diru kopuru handia jasoko du. Baina, posible al da guztia gezur hutsa besterik ez dela aldez aurretik dakien norbait ikaratzea?
Zeri buruzkoa da?
Zeri buruzkoa da? Hiri handi bateko aldirietan zirku zahar baten arrastoak geratzen dira oraindik.
Zeri buruzkoa da?
Zeri buruzkoa da? XIX. mendearen azkenetan, Guillermo Rivas izeneko alienista ospetsu batek kasu mediko arraro baten ardura hartzea onartu du, Don Diego de Robledorena: goi-nobleziako gazte hau, inork ezagutzen ez duen arrazoiren bategatik, hiru egun jarraian ere lo egoteko gauza da. Bere ingurukoek diotenez, gehiegizko lo hori buruko gaitz larria sortzen ari zaio.
Zeri buruzkoa da? Emazteak utzi eta gero, Joaquínek, semearen laguntzarekin, amaginarreba zaharren egoitzatik ateratzea erabaki du etxeko lanak egin ditzan.
Zeri buruzkoa da? Emakume bat dutxatik atera, jantzi eta, bere semea besoetan duela, baserri alboko belardira ateratzen da, saski batetan dauden maindireak eguzkitan lehor daitezen zintzilikatzera. Urrutian, gizon bat dabil segaz belar luzea mozten. Bapatean, saski batetan eserita zegoen haurra altxatu eta belardian barneratzen da...
Zeri buruzkoa da? Larunbata arrunt bat Californiako hegoaldean. Adam klase ertain baxuko estatubatuarra da. Asteroko zereginari ekin aurretik, emaztea eta seme-alabak agurtu ditu.
Zeri buruzkoa da? Berandu da atzera bueltatzeko. Gizona, 40 urtekoa, bajua. Emakumea, Irene, pixka bat gazteagoa, 42 neurrikoa. Norgehiagoka hasi da. Bitxiena da ez direla etxe horretara joan elkarri aurre egiteko. Baina bien errua da egoera hori sortu izana. Bada biek ezagutzen duten sekretu bat eta ezin daitekeena kanpora atera. Ez, ekidin ahal badute behintzat... Aipamena merezi duten film labur gehiago daude, baina ezin izan dituanez laburmetraia guztiak lortu zerrenda moduan izendatuko ditut:
Lan bikaina!!! ta esan beharra dago zure laburmetraiuak ez daudela betere gaixki e!