Teknologia albisteak
4

Swiftkey euskarazko predikzioarekin dohainik Google Playn

Erabiltzailearen aurpegia
2014-06-11 : 11:01
2011an iragarri zenean instalatu nuen SwiftKey telefonoan eta orduandik oso pozik nabil berarekin. Produktua dohaineko bihurtu dute orain eta Google Playtik deskargatu daiteke, Android mugikor eta tabletetan instalatzeko.

Hainbat hizkuntzatan idazterako orduan ordura arte erabili nituen teklatuen funtzionamenduak ez zitzaizkidan gustatzen. SwiftKeyk berak igartzen du zein hizkuntzatan ari zaren eta predikzioak horren araberakoak dira, espreski hizkuntza zein den esan gabe.

Aplikazioa instalatzearekin, hiru hizkuntza pakete edo hiztegi jar ditzakegu. Euskal Herriko erabiltzaile benetan eleaniztuna euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa erabiltzeko gai bada, horietako bat kanpoan utzi beharko du, tamalez. Baina hiru hizkuntzarekin gehienon beharrak beteta egon daitezke, eta oso oso praktikoa da, ez zara ibili behar esaten edo aukera klikatzen hizkuntza batetik bestera salto egiteko: aldi berean predikzioak egiteko gauza da Swiftkey, eta ondo asmatzen du.



Argazkiak.org | Swfitkey © cc-by-sa: erral

Programaren aukerek gainera sistema prediktiboaren funtzionamendua aldatzeko aukera ematen dute: predikzioak egin eta automatikoki zuzendu, ala predikzioak egin eta nahi baduzu bakarrik erabili. 

Oso erosoa iruditzen zait eta ondo ikasten du gainera. Badut lankide bat, mezu asko eta askori pantailan 3 aldiz sakatuz erantzuten diena. 

Programaren erabilera gomendatu, instalatu eta probatu duten lagunek oso gustuko dutela esaten didate. Zuk ere probatu eta esan zer iruditzen zaizun!

Erantzunak

2014-06-12 : 09:40

Nik flipatu egin dut teklatu horren instalazioak exigitzen dituen baimenekin
Hauek dira:
Compras integradas en aplicaciones
Identidad
SMS
Fotos/archivos multimedia/archivos
Información sobre la conexión Wi-Fi
ID de dispositivo y datos de llamada

Ordainpeko modelotik in-app erosketen modelora pasa direnez lehen ulertzen dut, baina besteak?

2014-06-12 : 09:59

Lehengoan lagun batekin komentatzen nuen bezala aplikazioen baimenak zein diren begiratzea LOPD oharra onartzea bezalakoa da, ustez denok egin eta zehatz-mehatz begiratuko beharko genukeen zerbait, eta praktikan inork atentziorik eman gabe gabe klik egiten dugun zerbait.

2014-06-12 : 10:26

Aipatzen duzuenaz gain pasahitz edota datu pertsonalak ere erregistratzeko baimena eskatzen du... Hala ere, idazteko Flow formatua euskaraz erabiltzeko aukera ematen du!

2014-06-12 : 16:01

Zure artikulua irakurri ondoren —oso argia, bide batez esanda—, ni ere animatu naiz Swiftkey nire telefonoan instalatzera. Eta, egia esan behar badut, oso ondo nabil. Mila esker artikuluagatik!

Erantzun

Sartu