Ia 60.000 erabiltzaile izan ditu bere 16. denboraldi arrakastatsuan Egunean Behin jokoak, 59.500 doi-doi izatez. Euskaldunen app/joko faborito eta erabilienak bere 5. urteurrena ospatu zuen 2024ko martxoan, eta jarraitzeko prest dago datorren urtean, 2025ean. Bost urte eta erdi hauetan zehar 50 milioi partida baino gehiago jokatu izan dira, hau da, 500 milioi galder erantzun izan dira.
Irailetik abendurako hamabi asteko lehian, 2023tik irabazle ez-errepikatuak izateko araua ezarri da, eta hortaz, hauek izan dira garaileak: Landani (Jakes Aldasoro, Beasain), Patrizio itsas izarra (Gorka Eizagirre, Zaraurz), eta Ibon (Ibon Sasiain, Astigarraga). Sailkapena, izatez, aurreko irabazleen kopa adierazgarri horiek tartean, horrela izan da:
Matxitxa (Galdakao) eta Alazne (Elgoibar) jokalariek zozketa bidezko aurikularrak ere jasoko dituzte.
Jokatu dugun denboraldiko babesleak izan dira Euskaber baserriko arrautzak, Badihardugu Elkartea eta Appa Hi jokoa, Gurot jokoa, Gure Esku, Elhuyar Fundazioa, Bodegas Bodegas Ribeirao, Ikusgela proiektua (Rikardo Arregi sariaren irabazle aurten), Langune eta FUEN Erakundea, Durangoko Azoka, Izaskun Arrue Kulturgunea eta Primeran plataforma egon dira.
Beste garapen batzuetan, Egunean Behin-eko erakustaldi eta partida zuzenekoak jokatu ditugu Xare eta Sarean Euskaraz jardunaldiekin (ikastetxeetako euskal kultura digitaleko jardunaldiak) dozena bat aldiz, azkenengo bi saioak aste honetan bertan Gasteizen 800 ikasle ingururekin.
Era berean Cwis Bob Dydd jokoaren galesezko bertsioak 20.000 erabiltzaileren muga erdietsi du 2024 honetan. Joko honetan ere denboraldiak dituzte eta laugarrena osatu zen, geurea bezala, joan den igandean. Lehia bizia izan da eta honako sailkapena izan zuen denboraldiak azkenean.
Cwis Bob Dydd da Galesko S4C telebista galesdunak enkargatutako proiektu bat, Tinint ekoiztetxe galestarrarekin batera garatua. Azaroan izandako Hizkuntzen Irabazia biltzarrean Egunean Behineko egileak, CodeSyntax, eta Tinint-ekoak berriro elkartu ginen Donostian 2025erako egitasmoak fintzeko. Argazkian, CodeSyntax-eko Luistxo Fernandez eta Tinint-eko Adam Edwards.
Erantzun
Sartu